Realak bere bolada onari amaiera eman dio gaur Santiago Bernabeun lau eta bat galduta. Etxekoen alde adierazitako bi penalti ‘halakok’ lana erraztu die txuriei.
Madrid aurretik ipini da bere lehen erasoan Rodrigoren gol bati esker. Hujsenek Herrerari egin dion penaltia Oyarzabalek aprobetxatu du banakoa ipintzeko. Baina minutu gutxira epaileak lehen penaltia adierazi du eta Viniciusek bi eta batekoa ipini du. Valverdek hirugarren egin du eta Reala ukituta utzi du.
Bigarren zatia hasi eta berehala beste penalti horietakoa adierazi du epaileak eta Viniciusek laugarrena egin du. Marínek, oso jokladi on baten ostean, ez du asmatu errematean. Martín eta Aihenek ere aukerak izan ditutzte, baina ezin izan dute markagailua estutu.
Bolada hemen amaitzen da. Orrialdea pasa, arnasa hartu eta hurrengoari begira ipini.
Fitxa teknikoa:
Real Madrid: Courtois, Trent (Carvajal, min.60), Rudiger (Alaba, min.60), Hujsen, Carreras, Tchouameni (Cestero, min.79), Camavinga (Ceballos, min.73), Valverde (kap)(Brahim, min.73), Guller, Vinivius eta Gonzalo.
Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Martín, Zubeldia, Aihen, Gorrotxa, Herrera (Turrientes, min.61), Marín (Díaz, min.73), Soler, Wesley eta Oyarzabal (kap)(Óskarsson, min.61).
Golak: 1-0: Rodrigo, min.5. 1-1: Oyarzabal (pen), min.21. 3-1: Vinicius (pen), min.25. 3-1: Valverde, min.31. 4-1: Vinicius (pen), min.48.
Epailea: Francisco José Hernández. Txartel horiak etxeko Hujsenentzat eta Turrientes kanpotarrarentzat.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin