CADIZ CF 0-2 REAL SOCIEDAD

Burua eta kalitatearekin

Vídeo

Realak partida argia eta serioa irabazi du Cadizen. Hasieratik bukaerara nagusituz, txuri-urdinek hiru puntu baliotsu lortu dituzte Oyarzabalen biko bati esker. Lehenengo, Aritzek burukada bikaina eman zion, eta, ondoren, Sorlothi egindako penaltia saskiratu zuen. Hirugarren garaipena jarraian.

Bere ohiturari leial, Reala agintzen hasi da. Ia baloi jabetza osoa bereganatuta, Ledesmak defendatutako atera hurbiltzen saiatu dira txuri-urdinak. Oyarzabal eta Silva, argitasun handirik gabe, saiatu egin dira. Bien bitartean, etxekoen erdiraketa baten ostean, Aritz bere atean gola sartzetik gertu egon da. Zutoinean amaitu du bere urruntzea. Sustoa. Ordu erdira, bisitariek aukera hirukoitza izan ditu, baina Portuk, Merinok eta kapitainak ez dute asmatu nahiko jokaldi korapilatuan. Atsedenaldiaren atarian, suediarraren beste jaurtiketa batek, apur bat desbideratuta, bidea eman die jokaalriei aldageleruntz.

Bigarren zatian donostiarrek nagusitasuna areagotu dute. Beste martxa bat sartu behar zen azken metroetan. Gauzak horrela, amaierarako hogei minuturen faltan, Oyarzabalek Aritzen urruneko pase bikaina bidali du sarera. Aurrelariak bizkarra irabazi dio defentsari eta baloia atezainaren eskuetatik kanpo ipini du. Gol ederra. Azken txanpan, Sorlothen jokaldi ona eta Calak egindako penaltia. Amaiera, betikoa. Oyarzabalen gola.

Garaipen honek gipuzkoarrak bere bidean berresten ditu, eta ostegunean Eindhoveneeko Europako estreinaldiari ekiteko modurik onena da. Aupa, Real!

Fitxa teknikoa: 

Cádiz CF: Ledesma, Carcelén (Calderón, min.85), Marcos Mauro, Cala, Espino, Jonsson (Osmajic, min.59), Fali (cap), Álex Fernández (Alarcón, min.59), Salvi Sánchez, Sobrino eta Negredo (Álvaro, min.59).

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Zaldua, min.90), Aritz, Le Normand, Aihen, Guevara, Merino, Silva (Zubimendi, min.79), Portu (Januzaj, min.73), Oyarzabal (cap)(Lobete, min.90) eta Isak (Sorloth, min.73).

Golak: 0-1: Oyarzabal, min.71. 0-2: Oyarzabal (pen), min.85.

Epailea: Muñiz Ruiz. Txartel horiak etxeko Negredo eta Espinorentzat. Txartel gorria etxeko Calarentzat (bi hori) 83.minutuan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!