ATHLETIC CLUB 2-0 REAL SOCIEDAD

Egun txarra

Vídeo

Reala esku-hutsik itzuli da derbitik. Donostiarrak zehaztasunik gabe aritu dira, deseroso eta asmatu gabe goian. Athletic sendoago batek justiziaz irabazi du norgehiagoka. 

Realari asko kostatu zaio bere jokoa egitea. Etxekoek ondo estutu dute txuri-urdinen baloiaren irteera eta hauei trabatu zaie baloia eduktzea. Ez dute konbinazio luzerik izan eta horrek Athleticen lapurreta eta eraso azkarrei mesede egin die. Williams txikiaren abisu baten ondoren, Remirok ondo salbatutako erremate batean, Iñaki izan da lehoiak aurretik ipini dituena, bigarren zutoinean korner bat errematatuz. Reala desabantailarekin joan da atsedenaldira Simonen atearen aurrean inolako aukerarik izan gabe.

Imanolen mutilak hobeto sartu dira bigarren zatian eta asmo eta arrisku gehiagorekin hasi dira kontrako areara hurbiltzen. Kubok lehia berdintzeko aukera izan du, baina bere eskuinkada ondo uxatu du zuri-gorrien atezainak. Reala oso goian zegoela, kontraerasoan zegoen etxekoen arriskua. Horietako batean Williamsek bere bigarrena egin eta partida erabakita utzi du. Azken txanpan, gipuzkoarrek behin baino gehiagotan gola sartzeko aukera izan duten arren, ez dute asmatu aldeak murrizten.
Ez da derbi ona izan Realarentzat. Bere jokoa egin ezinik, Reala ez da boteretsua. Orrialdea pasa eta jarraitu. Hori da egin beharrekoa. Aurrera, Reala!

Fitxa teknikoa:

Athletic Club: Simon, Capa (Vivian, min.62), Yeray, Iñigo, Yuri, Dani García, Vesga, Sancet (Muniain, min.78), Nico (Berenguer, min.78), Williams (cap)(Herrera, min.89) eta Guruzeta (Raúl García, min.62).

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Artiz, min.46), Zubeldia, Le Normand, Aihen, Zubimendi, Merino, Silva (Navarro, min.82), Brais Méndez (Barrene, min.46), Oyarzabal (cap)(Cho, min.61) eta Take (Sorloth, min.61).

Golak: 1-0. Williams, min.33. 2-0: Williams, min.70.

Epailea: Soto Grado. Txartel horia etxeko Capa, Guruzeta, Dani García, Yeray eta Vivianentzat eta Zubeldia eta Le Normand kanpotarrentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!