Sansek bezala, Real C-k gaur hasi du bere aurredenboraldia. Gure hirugarren taldea lanera bueltatu da aurrera pausoak ematen jarraitzeko asmoz. Emaitzak alde batera utziz, jokalari gazte hauen hazkuntza izango da helburu nagusia Sergio Franciscok gidatzen duen taldean.
Gure hirugarren taldeak neurketa hauek jokatuko ditu denboraldia prestatzeko:
- Uztailak 27: Real C – Pasaia, Zubieta.
- Uztailak 31: Real C – Anglet, Zubieta.
- Abuztuak 3: Hiruko txapelketa: Real C – Anguiano - SD Logroñés, Logroño.
- Abuztuak 10: Hiruko txapelketa: Real C – CD Vitoria - Durango, lekua zehazteke.
- Abuztuak 17: Real C – Peña Sport, Zubieta.
Lehenengo entrenamentu honetan jokalari hauek hartu dute parte: Gaizka Ayesa, Unai Marrero, Unai Ruiz-Zeberio, Alex Carbonell, Gexan Elosegi, Urko González, Jon Ander Obeso, Yago Cantero, Julen Odriozola, Bautista Crotto, Ader Zoilo, Haritz Estivariz, Julen Menchaca, Ander Pérez Valtierra, Julen Zubillaga, Ibai Salaberria, Iñigo Sánchez, Imanol Galarreta, Beñat Turrientes, Joanes Begiristain, Iker Kortajarena, Ekain Regil, Ander Martín, Jakes Gurrutxaga, Beñat Eizagirre, Julen Lobete, Javi Martón eta Loic Lespinasse. Iker Hernandez eta Kerman Sukia ez dira izan egon gaurkoan.