VILLARREAL CF 2-0 REAL SOCIEDAD

Eraginkortasun kontua

Vídeo

Reala esku-hutsik itzuli da Vila-Realetik, nahiz eta partida ona jokatu eta, partidaren zati handi batean, etxekoak baino hobea izan eta gero. Baina futbola gola sartzean datza, eta txuri-urdinek ez dute asmatu izan dituzten aukera askotan, eta hori bai lortu duela talde horiak. Azken ordu laurdenean sartutako bi golek garaipena eman diote etxekoei.

Hasierako txistualditik partida oso irekita egon da. Joan-etorri askorekin, aukerak bata bestearen atzetik etorri dira. Morales, ezkerkada gurutzatu batean, Kubo, Reinak baztertutako jaurtiketa batean, eta Sorloth, burukada on batean, lehen arrisku jokaldien protagonista izan dira. Kontrolik gabeko partida batean, baloiaren erritmo altuak areatan zelai erdian baino askoz gertuago jokatzea eragin du. Pinok zutoinera bidali du baloia eta, atsedenaldira iritsi aurretik, jokaldi polit batean, Moralesek bere esker oinean izan du gola etxekoentzat, baina baloia gora bidali du. Partida oso irekia egon da.

Gipuzkoarrek oso ondo hasi dute bigarren zatia, Kubo, Zubimendi eta Merinoren abaguneekin. Golak gertu zirudien, baina txuri-urdinek ez dute asmatu. Imanolen mutilak nagusi izaten ari ziren, baina Chukwuezek, jokaldi pertsonal batean, penalti bat eragin du eta Parejok bihurtu du etxekoak aurreratzeko. Ez zen justua eta, gainera, minutu gutxi batzuk geroago Jacksonek bi eta hutsekoa sartu du donostiarrak indarrik gabe uzteko.

Realak askoz gehiago merezi izan du, baina ez du golik sartu eta hori, potentziala duten taldeen aurrean, ordaindu egiten da. Aurrera, Reala!

Fitxa teknikoa:

Villarreal CF: Reina, Foyth, Mandi, Torres (Cuenca, min.85), Pedraza (Moreno, min.73), Parejo (kap), Terrats (Jackson, min.62), Baena (Trigueros, min.85), Chukwueze, Pino eta Morales (Lo Celso, min.72).

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Sola, min.85), Zubeldia, Le Normand, Aihen, Zubimendi, Merino (kap)(Barrene, min.85), Silva (Illarra, min.85), Brais Méndez, Take (Cho, min.70) eta Sorloth (Oyarzabal, min.70).

Golak: 1-0: Parejo (pen), min.77. 2-0: Jackson, min.81.

Epailea: Gil Manzano. Txartel horiak Terrats, Reina eta Foythentzat eta Zubeldia, Zubimendi eta Silva kanpotarrentzat. Txartel gorria atera dio etxeko Jacksoni bi horiengatik 91.minutuan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!