Realak puntu bat lortu du gaur arratsaldean Vallecasen, hirurak ia eskuan zituela. Etxekoek azken txanpan sartutako bi golek txuri-urdinen garaipena eragotzi dute.
Vallecasek beti eskaintzen ditu partida irekiak eta entretenigarriak. Horrela hasi da gaur norgehiagoka Reala ausart batekin. Oyarzabalen gol polit batekin aurrea hartzea lortu du talde donostiarrak. Kapitainak baloi bat hartu du aurrealdean eta, aurkari batzuk gainetik kendu ondoren, Cardenas gainditu du jaurtiketa gurutzatu batekin. Etxekoek, handik gutxira, Camelloren gol bati esker berdindu dute.
Bigarren zatian txuri-urdinek aurrea hartzeko hainbat aukera izan dituzte, bai Oyarzabalen botetan, bai Oskarssonen botetan, baina Cardenas bikain aritu da eta bisitarien gola eragotzi du. Sergiok eta Solerrek jokaldi ona egin dute, eta Orrik, maniobra on batekin, gola sartu du Reala aurretik jartzeko. Remirok ahalik eta gehien lan egin behar izan du Vallecasekoen ahaleginak geldiarazteko eta bere taldekideak abantailaz mantentzeko. Matarazzoren mutilek errenta bikoiztu dute penaltiz, VARek abisua eman ostean. Vallecasek protesta handia egin du, izan ere, VARetik deitu aurretik, etxekoek gola egin baitzuten partida berdinduz. Nola ez, Oyarzabalena izan da penalti jaurtiketa. Iñigo Perezen mutilek amaierara arte egin dute borroka eta aldea murriztu dute Lejeuneren gol batekin. Bere fedeak saria izan du eta, luzapeneko hamaika minututatik bira, Alemaok gola sartu du azken berdinketa ezartzeko.
Aho zapore ona uzten ez duen puntua. Amaierara arte borrokan jarraitu beharra dago. Bost jardunaldi ahalik eta gorenen amaitzeko.
Fitxa teknikoa:
Rayo Vallecano: Cárdena, Ratiu, Mendy (Alemao, min.64), Lejeune, Chavarría, Pathé Ciss, Unai López, Isi (Gumbau, min.68), Carlos Martín (Díaz, min.64), Ilias y Camello (De Frutos, min.64).
Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Martín, Ćaleta-Car, Sergio Gómez (Aihen, min.91), Turrientes (Herrera, min.68), Soler, Barrene (Marín, min.56), Take (Sučić, min.56), Oyarzabal (kap) y Óskarsson.
Golak: 0-1: Oyarzabal, min.22. 1-1: Camello, min.30. 1-2: Óskarsson, min.63. 1-3: Oyarzabal (pen), min.76. 2-3: Lejeune, min.84. 3-3: Alemao, min.99
Epailea: José Luis Guzmán. Txartel horiak etxeko Pathé Ciss, Ratiu, Lejeunerentzat eta Mendyrentzat eta Sergio Gómez, Óskarsson, Take eta Soler kanpotarrentzat. Isi kaleratu du epaileak dagoeneko aulkian zegoenean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin