Realak ezin izan du emaitza onik lortu eta berriro erori da, oraingoan ligan, Sanchez Pizjuanen. Txuri-urdinek, hamaikakoan aurpegi berri askorekin, partida eskasa jokatu dute.
Neurketa hasiera txarrak dena baldintzatu du. Lehen ordu laurdenerako txuri-urdinak bi eta huts ziren galtzen. Atzelariak ez dira finegi ibili eta En-Nesyrik bi gol egin ditu. Erasoan Imanolen mutilek jokaldi on pare bat izan dituzte, baina indarrik gabe. Baloiaren jabe izan dira baina ez dira gai izan Nylan atezaina arriskuan jartzeko. Hala ere, luzapenean, Andre Silvak penalti bat ateratzea lortu du eta berak markagailua estutu du atsedenaldira joan aurretik.
Gola irudipen hutsa izan da, bigarren zatian taldeak ez baitu goranzko inertziarekin jarraitu. Ramosen golak, geldikako beste jokaldi baten ondoren, Ligako beste porrot batera kondenatu ditu txuri-urdinak, gipuzkoarren une zaila luzatuz. Luzapenean Braisek, faltaz, behin betiko hiru eta bikoa ipini du.
Ligako sailkapenak kezkak sortzen hasi da eta inertzia hori irauli beharko da. Baina aurretik, asteartean, dena ahaztu eta Paris Saint-Germainen aurkako Championseko kanporaketa iraultzeko aukera heroikoan zentratzea merezi duen hitzordua dugu. We are Real.
Fitxa teknikoa:
Sevilla FC: Nylan, Navas (kap)(Juanlu, min.46), Badé (Nianzou, min.86), Ramos, Salas, Pedrosa, Óliver (Bueno, min.92), Soumaré, Hannibal (Suso, min.53), Isaac (Veliz, min.86) eta En-Nesyri.
Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Zubeldia (kap), Pacheco, Tierney (Javi Galán, min.84), Zubimendi (Glez. de Zárate, min.73), Olasagasti (Magunazelaia, min.84), Turrientes, Zakharyan (Brais Méndez, min.61), Sadiq eta André Silva (Becker, min.73).
Golak: 1-0: En-Nesyri, min.11. 2-0: En-Nesyri, min.13. 2-1: André Silva (pen.), min.45+5. 3-1: Ramos, min.66. 3-2: Brais Mendez, min.92.
Epailea: Busqiets Ferrer. Txartel horia etxeko Nianzou eta Pacheco eta Zubeldia kanpotarrentzat.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin