REAL SOCIEDAD 2-0 ATLETICO DE MADRID

Estreinaldi bikaina

Vídeo

Estreinaldi izugarria! Ezinhobeto. Realak Reale Arenan jokatu du lehenengo neurketa garaipen handi batekin Atletico de Madriden aurka. Ibilbide oparotsu baten hasiera izan da zelai harrigarri honetan. Garaipena bikaina izan da. Odegaarden eta Monrealen golek estadio berria piztu dute.

Giro honekin ezinezkoa zen neurketa ona ez izatea. Reala nagusi izan da lehen zatian. Baloia eta aukerak izan ditu. Argiak, gainera. Oyarzabalek izan du argiena, baina Oblak adi egon da arriskua urruntzeko. Llorentek, korner batean, goruntz bidali du baloia. Kapitainak, buruz berriro ere, oso gertu izan du lehenengoa. Ezin ezer leporatu. Gola bakarrik falta izan da. Atleticok, oso gutxi lehenengo zatian.

Baina bigarren zatia hobeagoa izan da. Intentsitate eta erritmo handiarekin, Reala garaipenaren bila joan da. Eta azkenean, saria iritsi da. Hiru minututan, bi gol. Odegaardek lehenengoa egin du ezkerkada batekin, Savicek baloia desbideratu ondoren, eta barrunrantz joan da. Hortik gutxira, Monreal golegile bezala estreinatu da Realarekin. Oblaken aldaratzea eta atzelariak ez du barkatu.

Neurketa borobila. Jokalari guztiak maila altuan. Guztiak. Reale Arena estreinatzeko era ezinhobea. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Moya, Zaldua, Aritz, Llorente, Monreal, Zubeldia, Merino (Zurutuza, min.83), Odegaard, Oyarzabal (kap), Portu (Januzaj, min.83) e Isak (Willian José, min.74).

Atletico de Madrid: Oblak (Adan, min.66), Trippier, Savic, Gimenez, Lodi, Saul, Koke (kap), Vitolo, Lemar (Llorente, min.46), Joao Felix (Correa, min.56) y Diego Costa.

Golak: 1-0: Odegaard, min.58. 2-0: Monreal, min.61

Epailea: Mateu Lahoz. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubeldiari eta kanpo Trippier, Llorente eta Diego Costari.

Asistentzia: 34.719 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!