SD HUESCA 1-0 REAL SOCIEDAD

Estropezu

Realak estropezu egin du arratsaldean Huescan. Azken minutuetan sartutako gol batek punturik gabe utzi ditu txuri-urdinak partida kaskarrean. 

Lehen erdia entretenigarria eta erritmo handikoa. Bi taldeen erasoek zehaztasun gutxi izan dute, baina bi taldeek gol aukera ‘erdi argiak’ izan dituzte. Lehen abagune txuri-urdina Guevararen erremate batekin iritsi da hasierako jokaldian. Huescakoek, Sandro eta Mir tematien tiroekin, Remiro fidagarri bat proban jarri dute. Porteriak ondo zainduta egon dira lehen zati honetan. Isak, jaurtiketa indartsuarekin, nahiz eta angelu gutxi izan, aurrelari kanpotarren artean zorrotzena izan da.

Bigarren zatian, lehenengoan ez bezala, atezainek ez dute ia parte hartu. Zehaztasuna falta izan da azken metroetan eta, donostiarrek arerioaren zelaian gehiago jokatu duten arren, bi taldeek ez zuten gehiago merezi, baina azken txanpan, zoritxarreko gol batek Imanolen taldea zigortu du. Ustekabeko estropezua. Jarraitu behar dugu. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

SD Huesca: Álvaro Fernández, Vavro, Pulido (kap), Siovas, Maffeo (Pedro López, min.75), Javi Galán, Seoane, Mikel Rico (Mosquera, min.75), Ferreiro (Sergio Gómez, min.68), Sandro eta Rafa Mir.

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Zaldua, min.65), Aritz, Le Normand, Monreal, Guevara, Zubimendi, Oyarzabal (kap)(Silva, min.65), Januzaj (Barrenetxea, min.58), Portu eta Isak (Bautista, min.81).

Gola: 1-0: Aritz (b.a.), min.87.

Epailea: Mateu Lahoz. Txartel horiak etxeko Seoane eta Pulidorentzat eta Gorosabel eta Zalduarentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!