VALENCIA CF 1-0 REAL SOCIEDAD

Estropezu

Ez da lehen zati ona izan. Txuri-urdinek ez dute lortu bere ohiko jokoa egitea eta kosta egin zaie gora argi iristea. Ricoren eta Oyarzabalen urrutiko jaurtiketa pare bat izan dira gipuzkoarren erasoko aukera bakarrak lehen erdian. Etxekoek ere ez dute gehiegi egin, baina Musahren jaurtiketa baten ondoren eta atsedenaldira iritsi aurretik, eurentzat zorioneko jokaldi batean, Zubeldiak Linoren erdiraketa sare barrura desbideratu du. 

Bigarren zatia Le Normanden aukera batekin hasi da, korner baten irteeran errematea eginda, Mamardashvilik ondo jokatuta. Valentziak Castillejoren jaurtiketa bikoitzarekin erantzun du. Partidak geldialdi asko izan ditu eta txuri-urdinak ez dira eroso egon.

Bigarren zatia Le Normanden aukera batekin hasi da, korner baten irteeran errematea eginda, Mamardashvilik ondo geldituta. Chek Castillejoren bikoitzarekin erantzun du, eta kanpoan amaitu du. Partidak geldialdi asko izan ditu eta txuri-urdinak ez dira eroso egon.

Porrot honek min ematen du eta galga eragiten die txuri-urdinei. Gaur taldea ez da fin ibili eta ordaindu egin du. Aurrera, Reala!

Fitxa teknikoa:

Valencia CF: Mamardashvili, Foulquier, Paulista (Comert, min.46), Diakhaby, Lato (kap) (Vázquez, min.78), Almeida (Cenk, min.91), Guillamón, Musah (Ilaix, min.78), Lino, Castillejo (Correia, min.63) eta Hugo Duro.

Real Sociedad: Remiro, Barrene (Sola, min.46), Zubeldia, Le Norman, Rico (Aihen, min.63), Zubimendi, Merino, Brais Méndez (Illarra, min.73), Oyarzabal (kap), Take (Carlos Fdez., min.73) eta Sorloth.

Gola: 1-0: Zubeldia (b.a.), min.40.

Epailea: Hernández Hernández. Txartel horiak etxeko Foulquier, Musah, Lato eta Mamardashvilirentzat eta Zubimendi eta Rico kanpotarrentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!