Realak bere prestakuntzarekin jarraitzen du eta gaur gauean hiru eta huts galdu du Faron Sporting Clube de Portugalen aurka. Norgehiagoka parekatu batean, etxeko taldea hobeto aritu da atearen aurrean eta garaipena lortu du udako lagunarteko honetan.
Lehen zatia parekatua izan da. Txuri-urdinek pare bat aukera on izan dituzte, Sadiqen eta Kuboren oinetan, baina lisboetarrak izan dira gola sartu dutenak, birritan, Gyokeres eta Esgaioren bitartez.
Bigarren zatia hastean, parametro berak. Joko parekatua, baina eraginkortasun portugaldarra. Gonçalvesek hirugarrena egin du, eta Olasagasti, Brais eta Karrikaburu ez dira bihurtzetik oso urrun egon.
Realak lan karga eta intentsitatea gehitzen jarraitzen du hanketan. Horixe da denboraldi garaiera honetako helburua. Larunbatean hitzordu polita izango dugu Reale Arenan Bayer 04 Leverkusenen aurka.
Fitxa teknikoa:
Sporting CP: Adán, Esgaio, Gonçalo, Reis, Santos (Tiago, min.81), Gonçalves (Barroso, min.81), Morita (Essugo, min.70), Gyokeres, Coates (kap), Edwards eta Paulinho.
Real Sociedad: Remiro (Ayesa, min.60), Gorosabel (Sola, min.60), Zubeldia (Lebarbier, min.60), Astigarraga (Jon Martín, min.46), Rico (Aihen, min.60), G. de Zarate (Gorrotxategi, min.60), Turrientes (Olasagasti, min.46), Navarro (Brais Méndez, min.60), Oyarzabal (kap)(Cho, min.46), Take (Magunazelaia, min.46) eta Sadiq (Karrikaburu, min.46).
Golak: 1-0: Gyokeres, min.19. 2-0: Esgaio, min.28. 3-0: Gonçalves, min.55.
Epailea: Gonçalo Neves. Txartel gorri zuzena etxeko Barrosorentzat 84.minutuan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin