FC BARCELONA 2-1 REAL SOCIEDAD

Ez da asko falta izan

Vídeo

Ez da posible izan. Realak bi eta bat galdu du Camp Noun. Txuri-urdinek partida txukuna egin dute baina esku hutsik bueltatu dira Bartzelonatik.

Reala ondo sartu da neurketara. Zelaian ondo kokatua eta baloia ondo jokatuz. Ez dio ia aukerarik utzi etxeko taldeari lehen zatian, Messi langatik gora bota duen falta bat ezik. Aukera argiena donostiarrentzat izan da, baina Juanmi, lehendabizi eta Willian Jose, aldaratzean, ez dute asmatu Ter Stegenen aurrean. Atsedenaldia bertan zela, Lengletek buruz korner batean bat eta hutsekoa ipini du.

Realak ez dio partidari aurpegia galdu bigarren zatian, ezta gutxiago ere. Oyarzabal eta Pardok abisatu egin dute eta, handik gutxira, Juanmik banakoa egin du Merinoren pase bikain bat aprobetxatuz. Baina pozak gutxi iraundu eta handik bi minutura, Albak bigarrena igo du markagailura Dembele Rulliren aurrean zegoen bitartean baloia sareetara joan denean. Jokoz kanpo? Azken txanpan Imanolen taldea gora joan da baina kataluniarrek ez diete aukerarik sortzen utzi. Porrot honekin Europako aukerak gutxitu egiten dira baina bost partida geratzen dira eta dena eman beharra dago. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

FC Barcelona: Ter Stegen, Semedo, Piqué, Lenglet, Alba, Arthur (Sergio, min.56), Rakitic, Vidal (Sergi Roberto, min.90), Dembelé (Coutinho, min.72), Messi (cap) eta Suárez.

Real Sociedad: Gero Rulli, Zaldua, Aritz, Llorente (Sandro, min.87), Muñoz, Zubeldia (Sangalli, min.64), Merino, R. Pardo, Oyarzabal (cap), Juanmi (Barrenetxea, min.87) eta Willian J.

Golak: 1.0: Lenglet, min.45. 1-1: Juanmi, min.62. 2-1: Alba, min.64.

Epailea: González Fuertes. Txartel horia Merinorentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!