REAL MADRID 3-1 REAL SOCIEDAD

Ez da nahikoa izan

Vídeo

Realak oso partida ona jokatu du gaur Bernabeun baina esku hutsik bueltatuko da etxera. Gipuzkoarrak bikain hasi dira eta aurretik ipini arren, hiru eta bat galdu dute Real Madriden aurka.

Neurketak ezin izan du hasiera hobeagorik izan. Etxekoen huts baten ostean Willian Josek gola egin du. Realak lehen ordu erdi bikaina egin du, baina etxekoek bultza egin dute eta berdinketa lortu Benzemaren erremate dotore batekin. Berdinketarekin atsedenaldira.

Bigarren zatiaren hasieran etxekoek corte handia izan dute. Valverdek urrutitik jaurti du eta baloia Oyarzabalen gorputzean jo du Remiro hankaz contra hartuz. Zorte txarra. Berdinketaren bila joan da Reala eta aukera pare bat izan ditu lortzeko, baina Willian Jose eta Odegaardek ez dute asmatu. Real Madridek hirugarrena egin du Modricen bidez eta partida erabakita utzi dute.

Galtzea ez da inoiz gozoa, baina gaur ere ondorio positiboak badira. Realak edonori aurre egiteko futbola du, baina zelai hauetan zerbait gehiago behar da. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Madrid: Courtois, Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Mendy, Casemiro, Valverde (Kroos, min.76), Modric (Isco, min.83), Hazard, Rodrygo (Bale, min.67) eta Benzema.

Real Sociedad: Remiro, Zaldua, Aritz, Llorente R., Monreal, Zubeldia, Merino, Odegaard, Oyarzabal (cap)(Isak, min.80), Portu (Januzaj, min.73) eta Willian J.

Golak: 0-1: Willian J., min.2. 1-1: Benzema, min.37. 2-1: Valverde, min.48. 3-1: Modric, min.74.

Epailea: Gil Manzano. Txartel horiak Sergio Ramos eta Zalduarentzat.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!