Gure hirugarren taldeak garaipen garrantzitsua lortu du Arenas de Getxoren aurka 0-2 Gobelan. Partida intentsitate handiarekin hasi du talde bizkaitarrak eta txuri-urdinek adi egon behar izan dute defentsan. Etxeko taldeak baloia izan du, eta eraso sailakerak izan ditu, hala ere, donostiarrek sendo defendatu dute. Lehen zatia jokatu ondoren, partida golik gabe joan da atsedenaldira.
Aldageletatik bueltan, Realak aukerak elkartzea lortu du, eta bigarren zatia hasi eta sei minutura, Pontonesek lehenengoa sartu du Garroren jokaldi on baten ostean. Golaren ondoren berriro defendatzea egokitu zaio talde txuri-urdinari. Azken txanpan, eta etxeko taldea berdinketaren bila zebilela, talde gure hirugarren taldeak jokaldi on bat egitea lortu du eta Olarrak partida erabakita utzi du distantzia erdiko erremate batekin. Bisita zailenetako batean garaipena lortu ondoren, gure hirugarren taldeak beste hiru puntu lortu nahi ditu Barakaldoren aurka Zubietan datorren larunbatean. Aupa Reala!!
Fitxa teknikoa:
Arenas de Getxo: Oleaga, Lander (Lizarraga, min. 45) Huete, Lamadrid, Valiño (Iglesias, min. 63), Leiza (Santamaria, min. 76), Álvaro (Estrecha, min. 76), Garro (kap.), Escobar (Trincado, min. 63), Alfaro eta Baqué.
Real C: Olasagasti, Merino, Díaz de Alda, Zubelzu (kap.), Olarra, Arruti (Otadui, min. 90), Garro (Zubizarreta, min. 63), Pontones (Eceizabarrena, min. 74), Lete, Mariezkurrena (Martin, min. 74) eta Gorosabel (Ramírez, min. 76).
Golak: 0-1: Pontones, min. 51; 0-2: Olarra, min 90.
Epailea: Castellanos Argüeso. Txartel horia erakutsi die etxeko Garro, Escobar eta Garcíari eta kanpoko Zubelzu, Olarra eta Olasagastiri.