Realak sentsazio onak eskaintzen jarraitzen du eta gaur arratsaldean Reale Arenan Mónaco gainditu du. Aurredenboraldiko konpromiso sendoetako batean, irudi polita eskaini du taldak, gure zelaiann jokatu duen bigarren eta azken partida ikustera joan diren sei mila ikusle baino gehiagoren aurrean.
Imanolen mutilek beste test garrantzitsu bat osatu dute abuztuaren erdialdeko liga hasierari begira. Januzajen golak, lehen zatian, zutoinetik gertu egindako jaurtiketa estu batekin, aurretik jarri ditu txuri-urdinak. Golovinek, aldaratze baten ostean, atsedenaldia baino lehen berdindu du. Bigarren zatian, Barrenetxearen jokaldi on baten ostean, Willian Joseren burukada batek garaipena eman dio donostiarrei.
Minutu gehiago jokalarien hanketan eta, gainera, Imanolen taldea ematen ari den sentsazio onekin. Hurrengo lagunartekoa larunbatean Alkmaarren.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Remiro (Ayesa, min.46), Zaldua (Gorosabel, min.62), Aritz (cap)(Zubeldia, min.62), Le Normand (Pacheco, min.62), Aihen (Sola, min.62), Turrientes (Barrenetxea, min.62), Guridi (López, min.46), Navarro (Garrido, min.42), Januzaj (Silva, min.62), Portu (Pokorny, min.62) eta Lobete (Willian José, min.62).
AS Mónaco: Nubel, Sidibe (Aguilar, min.72), Disasi (Matsima, min.72), Mukinayi, Oliveira (Jakobs, min.72), Volland (Diatta, min.46), Tchouameni (Fofana, min.46), Matazo, Martins, Golovin (Fabregas, min.46) eta Ben Yedder (Musaba, min.46).
Golak: 1-0: Januzaj, min.5. 1-1: Golovin, min.42. 2-1: Willian José, min.70.
Epailea. Sagües Oskoz. Txartelik gabe.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin