Realak SD Eibar menderatu du aurredenboraldiko azken aurreko lagunartekoan. Txuri-urdinek, gaur Osasunaren aurka jokatu aurretik, hiru eta bat gainditu dituzte armaginak Zubietan jokatutako neurketan.
Liga hasi eta astebetera, donostiarrek sasoi puntu egokira hurbiltzen ari dira. Gaurko norgehiagokan eibartarrak aurretik jarri dira Corpasen gol batekin ordu erdira, baina, handik gutxira, Isakek Silvaren erdiraketa bat errematatu du buruz banakoa egiteko. Bigarren zatian, Porturen jokaldi azkar batean, Januzajek bigarren gola egin du. Azken minutuan, eskuinkada polit batekin, Zalduak hirugarrena egin du.
Garaipena eguneko bi partidetatik lehenengoan. Erritmo eta intentsitatea goruntz doa eta minutu gehiago hanketan. Gauean, gehiago.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Ayesa, Zaldua, Pacheco, Sagnan (Douahra, min.82), Rico (Sola, min.72), Illarra (cap) (González de Zárate, min.58), Rodrigues (Garrido, min.72), Silva (López, min.46), Portu, Januzaj (Karrikaburu, min.82) eta Isak (Lobete, min.58).
SD Eibar: Yoel (cap), Tejero, Venancio, Etxeita (Burgos, min.86), Glauder, Sergio, Edu Exposito, Corpas (Troncho, min.79), Feullassier (Quique, min.66), Stoichkov (Aketxe, min.66) eta Fran Sol (Blanco Leschuk, min.66).
Golak: 0-1: Corpas, min.32. 1-: Isak, min.38. 2-1: Januzaj, min.67. 3-1: Zaldua, min.89.
Epailea: García Arriola. Txartelik gabe.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin