REAL MADRID 2-1 REAL SOCIEDAD

Gertu, baina galdu

Partida onek ez dute saria izaten Bernabeun. Ia perfektuak izan behar dute handik zerbait ateratzeko. Gaur gauean txuri-urdinek bentan ondo jokatu dute, baina ez da nahikoa izan. Bi eta bat galdu dute aurretik jarri eta gero. 

Partida hasiera ziraragarria izan da- Reala oso erraz iritsi da Keparen atera eta lehen aukera aurre hartzea lortu dute. Kubok areara baloi polit bat sartu du eta, atzetik iristen, Barrenek gola lortu du. Handi gutxira Kubok gol aparta sartu du kanpotik eginiko jaurtiketa batekin, baina tamales balio gabe geratu da Oyarzabal jokoz kanpo baitzegoen. Etxekoek ere aukera politak izan dituzte, baina Joselu eta Rodrygo inspiratua egon den Remirorekin egin dute topo. Partida izugarri polita izan da. Realak bikain jokatzen jarraitu du eta aukera onak izaten. Kubok beste baloi ederra ipini du área barnean eta Merino, buruz, bigarrena egiteko zorian izan da. Honetan Kepak kornerrera bidali du baloia. Lehen zati bikaina eta abantailarekin aldageletara.

Bigarren zatiko lehen minutuan etxekoek berdinketa lortu dute Valverderen jaurtiketa bortitz bati esker. Ordu laurdenera, nahiz eta Reala ondo osatu den banakoaren ostean, Joseluk vuelta eman dio partidari burukada on baten bidez. Momentu horretatik aurrera Realari gehiago kosta zaio aukerak sortzea, nahiz eta baloia edukitzen jarraitu duen.

Realak partida galdu egin du zerbait positiboa lortzeko aukera izan duen sentsazioarekin. Hurrengoan izan beharko du. Orain, Txapeldunen Ligara. Aupa, Real!

Fitxa teknikoa: 

Real Madrid: Kepa, Carvajal (kap), Rudiger, Alaba, Fran García (Nacho, min.74), Kroos, Valverde (Brahim, min.87), Tchouameni (Camavinga, min.62), Bellingham, Rodrygo (Lucas, min.87) eta Joselu (Modric, min.62).

Real Sociedad: Remiro, Traoré, Zubeldia, Le Normand, Tierney (Aihen, min.69), Zubimendi, Merino, Brais Méndez (Zakharyan, min.81), Barrene (Cho, min.81), Take eta Oyarzabal (kap)(Sadiq, min.81).

Golak: 0-1: Barrene, min.5. 1-1: Valverde, min.46. 2-1: Joselu, min.61.

Epailea: Soto Grado. Txartel horiak etxeko Tchouameni, Fran García eta Alabarentzat eta Merino kanpotarrarentzat.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!