REAL SOCIEDAD 1-0 REAL VALLADOLID

Gotorlekua

Vídeo

Gotorleku bihurtzen ari da Reale Arena. Gaur zazpigarren garaipena jarraian lortu du Realak bere etxean (hiru Kopan), bigarren zatian Januzajek egindako gol bakarrarekin Valladolid mendean hartuta.

Lehen zatian kontatzeko gutxi. Realak neurketaren pisua eraman du, baina arrisku handirik sortu gabe. Area ingurura iritsitakoan ondo, baina aurrera begira beharrezko zehaztasunik gabe. Valladolidtarrak, aldiz, lekua ondo zainduta, herabetasunez luzatu dira. Atezainak ez dira ia jokoan sartu lehen zati honetan.

Bigarren zatia beste itxura batekin hasi da. Isakek gertu izan du lehenengoa burukada batekin, baina Masipek marra gainean saihestu du gola. Kanpokoek kontraerasoa jo dute Enes Unalen erremate batekin, kanpora joan dena gutxigatik. Realak saiatzen jarraitu du, eta saria iritsi zaio. Isaken jaurtiketa baten ostean, eskuinetik jokaldi bikaina egin du Januzajek buruz gola egiteko. Zailena egina zegoen. Imanolen mutilek oso ondo kudeatu dute partidako azken ordu erdia. Ez dute ia aukerarik jasan eta hiru puntuak ondo bildu dituzte. Oso baliotsuak.

Realak, garaipen honekin, Championseko postuetan lo egiten du. Eta duela aste batzuk esan genuen bezala, onena iristeke dago. Asteazkenean, esaterako, Mirandan. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Zaldua, Aritz, Le Normand, Monreal, Zubeldia, merino, Odegaard (Sangalli, min.92), Januzaj, Oyarzabal (kap) (Barrenetxea, min.69) eta Isak (Willian Jose, min.62).

Real Valladolid: Masip, Javi Moyano (kap), Kiko Olivas, Salisu, Carnero, Joaquin (Oscar Plano, min.63), Fede (Pedro Porro, min.75), Alcaraz, Sandro, Guardiola eta Enes Unal.

Gola: 1-0: Januzaj, min.60.

Epailea: Pizarro Gomez. Txartel horia erakutsi die etxeko Aritzi eta kanpoko Guardiolari.

Asistentzia: 30.611 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!