Talde honek asko erakartzendu. Gaur Reala nagusi izan da eta 3-0 gainditu du Alaves. Oyarzabalek bi gol lortu ditu eta Willian Josek bestea egin du. Intentsitate handiko garipena txuri-urdinentzat.
Reala nagusi izan da. Gasteiztarrek ezin izan dute arriskurik sortu. Donostiarrek behin eta berriz erasoan aritu dira eta hiru golak lehen zatian iritsi dira. Oyarzabalek bi sartu ditu eta Willian Joseren burukada sareetara joan da. Odegaarden pase izugarria lehenan, kapitainaren erdiraketa bikaina bigarrenean eta ‘10’-ak penaltiz egin du hirugarrena.
Bigarren zatian Imanolen taldeak gozatu egin du zelaian zaleekin batera. Portuk ezin izan du abantaila handiagotu Pachecok penaltia gelditu ondoren.
Hirugarren garaipena jarraian taldearentzat. Ilusioz gainezka. LaLiga hasi berri da, baina sentsazioak ezin hobeak dira. Horrela jarraitu behar da. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Le Normand, min.75, Aritz, Llorente, Monreal, Guevara, Merino, Odegaard, Portu, Oyarzabal (kap)(Januzaj, min.60) eta Willian Jose (Isak, min.46).
Deportivo Alaves: Pacheco (kap), Martín, Ely, Magallán, Adrian Marin, Pina (Manu Garcia, min.60), Pere Pons, Wakaso (Aleix Vidal, min.46), Borja Sainz (Guidetti, min.75), Burke eta Lucas.
Golak: 1-0: Oyarzabal, min.19. 2-0: Willian José, min.32. 3-0: Oyarzabal (pen), min.40.
Epailea: Medie Jimenez. Txartel horia erakutsi die etxeko Porturi eta kanpko Wakaso eta Pinari. Manu Garciak txartel gorria ikusi du (min.85).
Asistentzia: 28.720 ikusle.
 
     
                    
                 Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin