FC Barcelona 2-1 Real Sociedad

Gutxi falta izan da

Vídeo

Realak bi eta bat galdu du gaur gauena Camp Noun. Partida ona jokatu du, baina etxekoek bolbora gehiago izan dute eta punturik gabe datos etxera

Partidaren hasierak oso antzeko bi talde neurtzen zirela erakutsi du. Zelaia handi eginez, goian presioa eginez eta beharrezkoa ez den baloirik oparitu gabe. Aurkako zelaian jolastu nahian, baina atzean tarteak utziz. Lehen minutuetan etxekoak gehiago hurbildu dira Remirorengana, aukera argirik izan gabe. Garbiena Realarentzat izan da, eta Willian Josek aurretik jarri du bere taldea, Porturen pasea sarera bultzatuz, Le Normandek korner baten irteeran egindako maniobra on baten ondorioz. Poztasunak gutxi iraun dio Realari, izan ere, lau minutu geroago, Jordi Albak gola egin baitu. Barça errazegi iristen ari zen eta, Griezmannen langara egindako baloi baten ostean, atsedenaldia baino pixka bat lehenago, De Jongek gola egin eta abantailan jarri ditu blaugaranak.

Reala ondo zelairatu da bigarren zatian, baina gol aukerarik sortu gabe jarraitzen zuen. Etxekoek, ordea, nahiko eroso iristen ziren. Willian Jose, kontraeraso azkar batean, lurrera bota du Araujok, baina Sanchez Martinezek, abantailari buruzko lege bat bera ere emane z duenak partida osoan, ez du faltatzat jo. Oso aukera argirako zihoan. Azken ordu erdian Reala partidaren jabe egin da eta aukerak iristen hasi dira. Lehenengo, Monrealen bigarren zutoinean egindako errematean, kanpora joan dena, eta, amaieratik gutxira, argiena, Ter Stegenen aldaratze batean, Isakek asmatu ez duen errematean gola sartzea errazena zirudienean.

LaLigako azken bederatzi jardunaldietan porrota ezagutzen ez zuten txuri-urdinen bolada ona eten da. Larunbatean, Levanteren etxean. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

FC Barcelona: Ter Stegen, Dest, Mingueza (Lenglet, min.79), Araujo, Alba, Busquets (Aleñá, min.66), De Jong, Pedri (Pjanic, min.74), Griezmann (Trincao, min.66), Messi (kap) eta Braithwaite.

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Zubeldia, Le Normand (Sagnan, min.85), Monreal, Guevara (Robert Navarro, min.56), Zubimendi, Merino (kap), Januzaj (Barrenetxea, min.55), Portu (Isak, min.64) eta Willian José.

Golak: 0-1: Willian José, min.27. 1-1: Jordi Alba, min.31. 2-1: De Jong, min.43.

Epaileak: Sánchez Martínez. Txartel horiak etxeko Busquets, Trincao eta Aleñarentzat eta kanpoko Januzaj, Barrenetxea eta Le Normandentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!