REAL SOCIEDAD 2-2 RCD ESPANYOL

Gutxi falta izan zen

Realak berdindu egin du RCD Espanyolen aurka Anoetako estreinaldian. Txuri-urdinak huts eta bi jarri dira, baina bigarren zati txukun batean, puntu bat errekuperatzea lortu dute.

Ondo hasi dute partida etxekoek, baina kataluniarrak izan dira aurretik ipini direnak Pere Milaren golarekin. Kolpea antzeman du Realak eta erreakzio gutxi izan du lehen zatian. Oyarzabalek, hala ere, buruz aukera izan du berdintzeko, baina errematea sarearen kanpoaldera joan zaio. Atsedenaldia iristear zegoenean, penaltia izan du alde Espanyolek. Jaurtiketa Remirok gelditu du baina errpeikatu behar izan da eta, bigarren horretan, Puadok ez du barkatu.

Bigarren zatian Realak gehiago egin du bultza eta berdinketa lortu du Barreneren bitartez. Handitu egin da Reala eta beste jokaldi polit batean Óskarssonek berdinketa lortu du Oyarzabalen pase polit bat aprobetxatuz. Hirugarrena ere ez da urrun egon, baina Braisen jaurtiketa Dmitrovicek kornerrera urrundu du.

Bigarren berdinketa jarraian, gaur berriro ere markagailuan atzetik joan eta gero. Gauza onak eta beste batzuk hobetzeko, denboarldiko garai honetan normala denez. Datorren larunbatean, Oviedon partida.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Martín, Zubeldia, Sergio Gómez (Aihen, 74’), Turrientes (Gorrotxa, 56’), Marín, Sučić (Óskarsson, 56’), Take, Barrene (Guedes, 80’) y Oyarzabal (cap)(Brais Méndez, 72’).

RCD Espanyol: Dmitrovic, El Hilali, Miguel Rubio, Cabrera, Romero, Pol Lozano, Edu Exposito (Salinas, 82’), Dolan (Roca, 86’), Puado (cap), Pere Milla (Terrats, 73’) y Roberto (Kike García, 73’).

Golak: 0-1: Pere Milla, 10’. 0-2: Puado (pen), 45’+1. 1-2: Barrene, 61’. 2-2: Óskarsson, 69’.

Epailea: Alejandro Quintero. Txartel horiak etxeko Gorrotxa eta Arambururi eta Exposito eta Calerorentzat.

Asistencia: 31.616 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!