Bi partida jarraian irabazi ondoren, Realak porrota jaso du huts eta bat galdu ondoren Zubietan Barakaldo CF taldearen aurka.
Partida intentsitate handiz hasi dute bi taldeek. Hala ere, lehen abagunea kanpoko taldearentzat izan da Bujánen jokaldiaren ostean. Reala ez da atzean geratu eta Lete area kanpotik saiatu egin da gola egiten. Partida parekatua izaten ari zen baina ordu erdira Olarrak bigarren txartel horia jaso du. Bat gutxiagorekin talde txuri-urdinak atzera egin du. Gol aukera argirik jasotzen ari ez zen arren, Pedernales area barruan sartu da eta penaltia jaso du, Molinak lehen erdia amaitu baino lehenago bihurtu duena.
Bigarren zatian zehar Barakaldok eraman du jokoaren pisua eta aukera gehienak sortu ditu. Hala eta guztiz ere, Fragak behin baino gehiagotan taldea salbatu du, Saladori egindako geldiketarekin adibidez. Talde bizkaitarra bigarrenaren bila zebilela, donostiarrek geldikako aukerak baino ezin izan dituzte sortu. Hala ere, talde bizkaitarrak intentsitatea handitu du eta ia bigarrena lortu du Saladoren jaurtiketa on batekin. Abagune honen ostean talde txuri-urdinak neurketa berdintzeko aukera izan du, baina Garrok ez du ondo errematatu. Hurrengo jokaldian eztabaida etorri da. Entsegatutako jokaldi baten ostean, Gorka Gorosabelek errematea egin du gola sartzeko; epaileak, ordea, baliorik gabe utzi du, aurretik falta egin duelako.
Gure hirugarren taldeak ezin izan du ezer egin neurketaren zati handi bat jokalari bat gehiagorekin egon den talde baten aurka. Orain hurrengo partida prestatzea geratzen da, datorren igandean Calahorraren aurka. Aupa Reala!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Fraga, Merino, Díaz de Alda, Zubelzu (kap.), Olarra, Lete, Otadui (Larrañaga, min.34), Ramírez, Arruti, Pontones eta J. Gorosabel (Zubizarreta, min. 72).
Barakaldo CF: Tena, Gaztañaga, Molina, Pedernales, Torre (O. López, min. 78), Buján, Artetxe, Txoperena (Salado min. 68), Isuskiza (Vélez, min. 78), Orozko (Cortezón, min. 68) eta Sagastibeltza (kap.).
Gola: 0-1: Molina (pen.), min. 45.
Epailea: García Presa. Txartel horia erakutsi dio etxeko J. Gorosabeleri eta kanpoko Velezi. Txartel hori bikoitza erakutsi dio etxeko Olarrari (min, 29.).