Realak berdinketa lortu du Mestallan gaur gauean ligaren estreinaldian. Golak bigarren zatian iritsi dira. Takek etxekoena berdindu du puntu ona emanez Sergio Franciscoren taldeari.
Lehen minututan Reala ausart atera da, sentsazio onak utziaz. Talde dinamiko eta ausarta izan da. Brais, área kanpotik, atezaina behartu du onena ematera. Barrene, erregate polit baten ondoren, kanpora bidali du jaurtiketa. Etxekoek ez dute arriskurik sortu, pozoindu egin den erdiraketa bat kenduta. Atsedenaldira berdinketarekin joan dira, Reala pixka bat hobe egonda.
Bigarren zatiko lehen minutuetan, Corberanen taldearen jokaldi on batean, Diego Lópezek aurretik jarri du Valencia. Realak ez du kolpea sentitu eta, gutxira, berdinketa lortu du Takeren ezkerkada on baten bitartez. Txuri-urdinak aurretik jartzeko aukera izan dute, baina Óskarssonek kanpora bidali du errematea baloia ongiegi ez jota. Etxekoek ere aukeraren bat izan dute, baina markagailua ez da gehiago mugitu.
Puntu txukuna liga hasteko. Taldea eraikitzen doa eta emaitza onekin dena errazagoa da.
Fitxa teknikoa:
Valencia CF: Agirrezabala, Foulquier, Tárrega, Copete, Gayá (kap)(J. Vázquez, 80’), Javi Guerra (Ugrinic, 88’), Pepelu, Diego López, Rioja, Raba (Almeida, 67’) eta Hugo Duro (Danjuma, 67’).
Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Zubeldia, Çaleta-Car (Aritz, 68’), Aihen (Sergio Gómez, 80’), Turrientes (Urko, 80’), Marín, Brais Méndez (Óskarsson, 68’), Take (Guedes, 80’), Barrene y Oyarzabal (kap).
Golak: 1.0: Diego López, min.57. 1-1: Take, min.60.
Epailea: Sánchez Martínez. Txartel horiak etxeko Gayárentzat eta Turrientes eta Aihen kanpotarrentzat.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin