Gutxi falta izan da. Realak bana berdindu du gaur Real Madrilen aurka, eta lau minutu falta izan zaizkio garaipena lortzeko. Bigarren zati on batean, Portuk aurretik jarri ditu txuri-urdinak, baina azken txanpan, errebotearekin egindako erremate batean, Viniciusek berdinketa ipini du.
Lehen zatia parekatua izan da, baina egia da merengeek gol aukera argienak izan dituztela. Hasierako minutuetan Reala hobeto aritu da, eta Zidanen mutilak hazi egin dira. Argiena, Gorosabelen jo ostean langan jo duen Marianoren burukada. Ondorengo aldaratzean, Asensioren errematea Le Normandek salbatu du. Reala ondo ari zen, baina azken pasean asmatzea falta izan zaio Courtois arriskuan jartzeko.
Realak bikain ekin dio berriro partidari. Horrela, bigarren zatiko hamargarren minutuan, burukada batean, Portuk aurretik jarri ditu txuri-urdinak. Joko minutu onak eta partida irabazteko sentsazioa. Bazirudien donostiarrek garaipena lor zezaketela, baina azken txanpan zuriek estutu egin dute eta, Casemiroren abisuen ostean, Viniciusek egindako errematearekin berdindu dute, Zubeldiaren gorpuan baloia jo eta Remiroren atean sartu eta gero. Lastima.
Hala ere, puntu ona Ligako dinamika onarekin jarraitzeko. Igandean, Levantek jasoko du Realak Reale Arenan jokatuko du. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real Madrid: Courtois, Lucas, Varane (kap), Nacho, Mendy, Casemiro, Kroos, Modric (Valverde, 76. min), Asensio, Isco (Vinicius, 60. min) eta Mariano (Hugo Duro, 60. min).
Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Sagnan, 82. min), Zubeldia, Le Normand, Monreal, Zubimendi, Guevara, Silva (Aihen, 85. min), Portu (Barrenetxea, 72. min), Oyarzabal (kap) eta Isak (Carlos Fernandez, 82. min).
Golak: 0-1: portu, 55. min. 1-1: Vinicius, 89. min.
Epailea: Gil Manzano. Txartel horia Gorosabeli.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin