CA OSASUNA 0-2 REAL SOCIEDAD

Hor dago

Partida bat gutxiago amaierarako eta hiru puntu gehiago. Ligaren azken txanpan Real sendo eta eraginkorra ikusten ari gara, gaur Sadarren irabazi duena partidaren hasieran eta amaieran sartutako bi golekin.

Partida ezin hobeto hasi da donostiarrentzat. Barrenek erdiraketa bat egin du ezker hegaletik eta Sergio Herrerak bere atean sartu du, nahi gabe. Imanolen mutilek aukera on gehiago izan dituzte tarte gehiago jartzeko markagailuan, baina Merinok eta Chok ez dute asmatu. Osasunak, Kike Garciaren jaurtiketaren batekin izan ezik, ez du Remiro urduritu lehen zatian.
Bigarren zatian gorritxoak ondo atera dira eta Reala bere arean sartu dute. Jokaldi nahasiren bat eta zenbait erdiraketa, harmailak pixka bat pizteko. Behin nafarren bultzada hori baretuta, Oyarzabalek aukera argia izan du, baina ez du gola lortu. Sorlothek baloi ona jarri dio, eta eibartarrak, bere jaurtiketan, Herreran jo eta baloia langara joan da. Jokaldi beretsuan, baina paperak aldatuta, Oyarzabalek utzitako baloia zutoinera bidali du norvegiarrak. Bi aukera galanta izan dira eta Realak barkatu egin dio Osasunari. Hla ere, txuri-urdinak defentsan sendo mantendu dira, helburura gehiago hurbiltzen dituen garaipena ziurtatzeko. Azken minutuan, erasoko jokaldi on baten ostean, Kubok zhuts eta bikoa sartu du partida erabakita uzteko.
Txapeldunen Ligaren bila txuri-urdinak bultzatzen dituzten hiru puntu gehiago. Hor dago, zerumugan ikusten da, baina oraindik puntu asko daude jokoan eta izerdia bota beharko da amaierara arte. Imanolen mutilek bermeak eskaintzen dituzte eta konfiantza izan behar da. Aurrera, Reala!

Fitxa teknikoa:

CA Osasuna: Sergio Herrera, Peña (Chimy, min.69), Aridane, Juan Cruz, Manu Sánchez, Moncayola (kap), Muñoz (Torró, min.74), Barja (Ruben García, min.69), Oroz (Ibáñez, min.74), Moi Gómez eta Kike García (Budimir, min.60).

Real Sociedad: Remiro, Aritz (kap)(Gorosabel, min.77), Zubeldia, Le Normand, Aihen, Zubimendi, Merino, Silva (Brais Méndez, min.77), Barrene (Take, min.63), Cho (Oyarzabal, min.46) y Carlos Fernández (Sorloth, min.63).

Golak: 0-1: Sergio Herrera (b.a.), min.6. 0-2: Take, min.90.

Epailea: Pizarro Gómez. Txartel horiak etxeko Juan Cruz, Manu Sánchez eta Moncayolarentzat eta Zubeldia kanpotarrarentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!