CD Becerril 0-8 Real Sociedad

Hurrengo kanporaketara

Vídeo

Realak espedientea bete du eta 0-8 gainditu du CD Becerrili Errege Kopako lehen kanporaketan. Palentziako La Balastera estadioan jokatutako neurketan txuri-urdinek mailari dagokion aldea baliatu dute eta talde serio bat gainditu dute, ondo kokatuta eta aurpegia uneoro eman duena. Realak, espero zen bezala, partida menderatu du eta abagune argiak izan ditu, baina lehen zatiko azken txanpara arte itxaron behar izan du aurretik jartzeko. Le Normandek, korner baten irteeran, eta Januzajek, jokaldi pertsonal onean, 0-2a jarri dute markagailuan atsedenaldiaren aurretik.

Bigarren zatian Realak agintzen jarraitu du eta etxekoek intentsitate fisikoa jaitsi dute. Januzajek gola sartu du berriro eta Ruben Pardok laugarrena egin du lehen minutuetan. Belgikarrak, falta batean, bosgarrena sartu du. Eskuairatik. Isaken bi golek eta Barrenetxearen beste batek berretsi dute garaipena.

 

Fitxa  teknikoa:

CD Becerril: Sevi, Diego (Guti, min.55), Merino, Varo, Kike (Isma, min.64), Sierra (Adri, min.70), Riki, Carlos, David, Melero (kap) eta Kuko. 

Real Sociedad: Moya, Gorosabel, Le Normand, Sagnan, Aihen, Zubeldia (Portu, min.66), Ruben Pardo (kap), Sangalli, Januzaj (Oyarzabal, min.66), Barrenetxea eta Willian Jose (Isak, min.46). 

Golak: 0-1: Le Normand, min.37. 0-2: Januzaj, min.44. 0-3: Januzaj, min.46. 0-4: Ruben Pardo, min.49. 0-5: Januzaj, min.63. 0-6: Isak, min.67. 0-7: Barrenetxea, min.69. 0-8: Isak, min.75. 

Epailea: Melero Lopez. Txartel horia erakutsi die Guti eta Sierrari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!