DEPORTIVO ALAVES 0-1 REAL SOCIEDAD

Inork ez du amore ematen

Vídeo

Hiru puntu gehiago. Bigarren garaipena jarraian Realarentzat gaur Mendizorrotzan lortutako huts ets batekoarekin. Gaurko partida lehen zatian Willian Josek Manu Garciaren laguntzarekin lorturiko golari esker erabaki da. Bi jardunaldi geratzen dira amaiera arte eta txuri-urdinak bizirik dira eta Europarako aukerekin.

Pasa den asteko garaipenari jarraipena eman nahi zitzaion eta gosez, kontzentrazioarekin eta zelaian kokapen ona izanda egon dira lehen minutuetan. Gola ordu erdia bete aurretik iritsi da. Area ertzetik Willian Josek jaurti egin du eta baloia, Manuren oinean jo eta gero, barrura joan da. Atsedenaldiaren aurretik Alavesek aukera on bat izan du baina Zalduak, bikain, kornerrera bota du baloia.

Bigarren zatian talde gasteiztarrak partidaren pisua eraman du baina donostiarra kondo defendatu dira. Elkartasuna eta konpromisoa defentsan. Erasoan txuri-urdinek zenbait kontraeraso izan dituzte partida erabakitzeko baina, asmatu ez dutenez, amaiera arte ezin izan da gariapenaren oihua egin. Hiru puntu on, Europako borrokan jarraitzeko. Zaila dago baina amaiera arte jarraituko dugu. Aupa Real.

Fitxa teknikoa:

Deportivo Alaves: Pacheco, Vigarai (Wakaso, min.46), Laguardia, Navarro, Duarte, Pina, Manu (cap), Martín (Twumasi, min.80), Jony, Calleri eta Bastón (Guidetti, min.64).

Real Sociedad: Gero Rulli, Zaldua, Aritz (Juanmi, min.74), H. Moreno, Muñoz, Merino, R. Pardo, Sangalli (Zubeldia, min.46), Oyarzabal (cap), Barrenetxea (Rodrigues, min.58) y Willian J.

Gola: 0-1: Manu García (b.a), min.24.

Epailea: Alberola Rojas. Txartel horiak etxeko Wakaso eta Callerirentzat eta Pardo, Merino eta Muñoz kanpotarrentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!