REAL SOCIEDAD 1-2 RAYO VALLECANO

Kolpea hasteko

Vídeo

Realak ez du ondo hasi LaLiga. Gau bat eta bi galdu du Rayo Vallecanoren aurka nahiz eta partidan hobea izan. Kanpotarren eraginkortasunak eta etxekoen punteria falta garaipena eman dio Vallecaesko taldeari. 

Lehen abagune argia Rayok izan du, baina Pacheco atepetik atera du baloia hamargarren segunduan. Imanolen taldea baloia monopolizatzen hasi da, eta erasorako aukerak sortzea erraza izan ez den arren, madrildarrak baino hobeto aritu da. Turrientesen jaurtiketa batek, gutxigatik gora joan denak, eta zutoinetik gertu irten den Aritzen burukada batek denboraldi honetako markagailua estreinatu ahal izan dute. Reala hobeto aritu da lehen zatian, baina ezin izan ditu bere aukerak gauzatu.

Bigarren zatian txuri-urdinen nagusitasuna areagotu egin da eta Cardenasek defendatutako atea inguratzen jarraitu du. Beckerrek ezin izan du kontraeraso ona bukatu eta Braisek ezin izan du Javi Lopezen jaurtiketa errematatu. Gumbauk Rayorentzat izan du, baina Remirok ederki salbatu du. Ordea, atezainak ezin izan du De Frutosen jaurtiketa salbatu. Realak bultzatu egin du berdinketaren bila eta Braisek gertu izan du orpoz egindako erremate batean. Txuri-urdinen erreakzioa ezerezean geratu da; izan ere, baloi lapurreta baten ostean, Camellok huts eta bikoa sartu baitu madrildarrei garaipena emateko. Zubimendik, luzapenean, etxekoen gola egin du.
Denboraldi hasiera txarra Realarentzat. Larunbatean RCD Espanyolen etxean gaurkoari vuelta eman beharko zaio. We are Real.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Traoré (Aramburu, min.75), Aritz, Pacheco, Javi López, González de Zárate (Zubimendi, min.46), Turrientes (Barrene, min.68), Brais Méndez, Becker, Take (Sergio Gómez, min.68) eta Oyarzabal (cap)(Sučić, min.82).

Rayo Vallecano: Cárdenas, Andrei (Balliu, min.77), Mumin, Lejeune, Pacha, Óscar (cap), Unai López (Gumbau, min.46), De Frutos (Chavarría, min.75), Embarba (Ciss min.75), Isi eta Nteka (Camello, min. 63).

Golak: 0-1: De Frutos, min.67. 0-2: Camello, min.84. 1-2: Zubimendi, min.97.

Epailea: Hernández Hernández. Txartel horiak etxeko González de Záraterentzat eta Unai López, Lejeune, Nteka eta Embarba kanpotarrentzat.

Asistencia: 31.763 ikusle.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!