Sufrituta baina Realak garaipena lortu du gaur Granadan partidari buelta emanez bigarren zatian.
Reala oso ondo sartu da partidara eta aurrea hartzeko abagune argia izan du, baina, geldikako ekintza batean, Igor Zubeldiaren burukada atepetik atera du Granadako atzealdeak, Oyarzabal sarera bultzatzeko prest zegoenean. Partida okertu egin da hogeita batgarren minutuan Uzunik etxekoak aurreratu dituenean, VARen berrikuspenaren ostean adierazitako penalti baten bidez. Imanolen mutilek ondo erreakzionatu dute eta ordu erdia pasata, Braisek ezker hegaletik egindako erdiraketa on batean, Sadiqek buruz banakoa sartu du emaitza une batez konpontzeko. Atsedenaldia baino lehen Uzunik bigarrena egin du etxekoak aurretik.
Bigarren zatian Realari kosta egin zaio, baina azken txanpan berdinketa lortu du Le Normanden bidez eta bi eta hirukoa Andre Silvak egin du Realari oso beharrezko garaipena emanez. We are Real.
Fitxa teknikoa:
Granada CF: Batalla, Sánchez (Melendo, min.90), Méndez, Miquel, Neba, Ruiz (Hongla, min.66), Gumbau, Pellistri, Jozwiak (Corbeanu, min.81), Uzuni (Arezo, min.81) eta Boyé (Villar, min.66).
Real Sociedad: Remiro, Traoré, Zubeldia, Le Normand, Javi Galán, Zubimendi, Merino, Turrientes (Olasagasti, min.90), Brais Méndez, Oyarzabal(kap)(Sheraldo, min.68) eta Sadiq (André Silva, min.68).
Golak: 1-0: Uzuni (pen.), min.23. 1-1: Sadiq, min.33. 2-1: Uzuni, min.45+3. 2-2: Le Normand, min.80. 2-3: Andre Silva, min.85.
Epailea: Martínez Munuera. Txartel horiak Ruiz, Traoré eta Sadiqentzat.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin