RC Celta 2-3 Real Sociedad

Lehen garaipena

Vídeo

Realak Ligako lehen hiru puntuak batu ditu RC Celta 2-3 mendean hartu ondoren Balaidosen. Txuri-urdinek azken minututan partida irauli dute denboraldia era ezin hobean hasteko. Garaipen oso garrantzitsua da.

Realak baloia bereganatzea izan du helburu hasieratik eta Celta bezalako talde bat atzetik ibiltzea lortu du. Kevin Rodriguesen bi jokaldi on ezkerretik eta Alvaro Odrizolaren beste bat eskuinetik, arriskua eraman dute etxeko atezainaren atera. Sergio Canalesek argiena izan du 20. minutuan. Bere falta jaurtiketa kanpora joan da gutxigatik. Txuri-urdinen momento onenean etorri da lehena. Pione Sistoren erdiraketa ezkerretik eta Maxi Gomezek bigarren zutoinean errematatu du. Jokalariak hidratatzeko geldiunea ondo etorri zaio Realari. Eusebio Sacristanenek berdinketa eskuratu du 34ean, Oyarzablek Sergio Alvarez pasa txar bati etekina atera dio.

Partida aldapan gora jarri da berriro ere bigarren zatiaren hasieran. Maxi Gomezek bigarren gola sartu du korner baten ondorioz. Hala ere, Realaren erantzuna berehalakoa izan da. Canalesen jaurtiketa kanpora izan da eta Asier Illarramendiren urruneko eskuinkada gutxigatik ez da sartu. Realak behin eta berriro berdinketa bilatu du eta saria iritsi da. Kontraeraso batean Juanmik Willian Josren pase bikaina jaso du Sergio Alvarez gainditu ahal izateko. Realak garaipena bilatu du eta ondorengo minututan hirugarren eta azken gola iritsi da. Carlos Velari penaltia egin diote eta Willian Josek ez du barkatu. Urrezko hiru puntu lortu ditu taldeak. Ostiralean, Villarrealen aurka.

Fitxa teknikoa:

RC Celta: Sergio, Hugo Mallo (c), Cabral, Fontas, Jonny, Wass, Radoja, Jozabed (Lobotka, min. 76), Iago Aspas, Sisto, Maxi Gomez (Pablo Hdez., min. 66).

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Aritz, Raul Navas, Rodrigues, Illarra, X. Prieto (c) (Agirretxe, min. 81), Zurutuza, Canales (Carlos V, min. 57), Oyarzabal (Juanmi, min. 66), Willian J.

Golak: 1-0: Maxi Gomez, min. 22; 1-1: Oyarzabal, min. 34; 2-1: Maxi Gomez, min. 50, 2-2: Juanmi, min. 80; 2-3: Willian J. (p), min. 87.

Epailea: Mateu Lahoz. Txartel horia erakutsi die etxeko Maxi Gomez, Jonny eta Hugo Mallori eta kanpoko Asier Illarramendiri. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!