REAL SOCIEDAD 1-2 GETAFE CF

Lehen porrota

Vídeo

Realak lehen porrota jasan du Reale Arenan. Lehen zatian aurreratu eta gero, Llorentek txartel gorria ikusi du eta horrek gauzak zaildu ditu. Kanpokoek, azkenean, buelta eman diote emaitzari. Txuri-urdinek dena eman dute, baina ezin izan dute punturik lortu.

Azkar jarri da neurketa alde gipuzkoarrentzat. Lehenengo aukeran, bosgarren minutuan, Merinok etxekoak aurreratu ditu burukada bikain bati esker, Porturen erdiraketari esker. Oso garrantzitsua aurretik jartzea aurkari sendoa aurrean izanda. Reala bigarren golaren bila joan da eta Oyarzabalek gertu izan du, baina bere errematea goruntz joan da. Minutu onak donostiarrentzat, eta Getafe, bestalde, Moyaren atera gerturatu gabe. Neurketa berdintzen joan da minutuak pasa ahala.

Bigarren zatia hasi eta berehala Llorentek bigarren txartel horia ikusi du eta Realak ordaindu egin du. Madrildarrek aurrera pausoa eman dute eta gipuzkoarrek sufritu egin dute. Eta horietako jokaldi batean Matak berdinketa lortu du buruz. Hogei minutu geratzen ziren oraindik. Aukera ona izan dute txuri-urdinek kontraeraso batean. Portu izan da protagonista, baina Soriak geldiketa bikain batekin erantzun du. Neurketak berdinketarekin amaituko zuela zirudienean, Maksimovicek garaipena eman dio Getaferi.

Hiru puntuek ihes egin dute Reale Arenatik. Zaila izan da ia bigarren zati osoa hamar jokalarirekin jokatzea. Orain, bi asteko atsedena indarra hartzeko. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Moya, Zaldua, Aritz, Llorente, Monreal, Guevara (Isak, min.72), Merino, Odegaard, Portu (Barrenetxea, min.80), Oyarzabal (kap) eta Willian Jose (Zubeldia, min.57).

Getafe CF: David Soria, Damian, Djene, Cabrera, Nyom (Kenedy, min.46), Maksimovic, Fajr, Jason (Timor, min.81), Cucurella, Molina (kap) (Angel, min.63) eta Mata.

Golak: 1-0: Merino, min.5. 1-1: Mata, min.69. 1-2: Maksimovic, min.89.

Epailea: Gonzalez Fuertes. Txartel horia erakutsi die kanpoko Mata, Damian, Fajr eta Cabrerari. Etxeko Llorente kanporatu du bi txartel hori erakutsi ondoren (min.53).

Asistentzia: 30.153 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!