VALENCIA CF 0-1 REAL SOCIEDAD

Lehena etxetik kanpo

Realak etxetik kanpoko lehen garaipena lortu du gaur gauean Valentzian zero eta bat irabazita. Carlos Fernandezek ordu erdian egindako golak hiru puntuak eman dizkio talde gipuzkoarrari. 

Etxeko taldeak hobeto ekin dio partidari, goian presioa eginez eta Realari baloia eroso edukitzea eragotziz. Remirok bere bertsiorik onena eskaini behar izan du pozoi asko zeraman Diego Lopezen burukada gelditzeko. Lehen ordu erdiko deserosotasunaren ostean, Tierneyren pase batek posizio onean utzi du Carlos Fernandez, eta, maniobra bikain batekin, buelta erdia eman eta, eskuinarekin, zutoin motzetik gainditu du Mamardashvili. Golak arnasa eman dio Imanolen taldeari eta kontrol gehiagorekin jokatzen hasi dira.

Bigarren zatian, nahiz eta Reala gizon bat gehiagorekin egon, ez du partida espero bezala menderatu. Txuri-urdinek kontrola izan dute, baina etxekoek energía gehiagorekin aritu dira partida oso bizirik mantentzeko. Hala eta guztiz ere, garaipena kanpotarrentzat izan da gipuzkoarren goranzko bideari jarraipena emanez.

Fitxa teknikoa:

Valencia CF: Mamardashvili, Correia (Mosquera, min.46), Diakaby, Ozkacar, Gayá (kap)(Paulista, min.56), Pepelu, Javi Guerra, Fran Pérez (Almeida, min.56), Amallah, Diego López (Yaremchuk, min.74) eta Hugo Duro.

Real Sociedad: Remiro, Traoré (Odriozola, min.46), Aritz, Pacheco (Zubeldia, min.60), Tierney (Aihen, min.71), González de Zárate (Zubimendi, min.46), Turrientes (Brais Méndez, min.60), Merino, Cho, Oyarzabal (kap) eta Carlos Fernández.

Golak: 0-1: Carlos Fernández, min.32.

Epailea: Hernández Hernández. Txartel horiak etxeko Javi Guerra eta Mosquerarentzat eta González de Zárate, Pacheco, Traoré, Carlos Fernández, Brais Méndez, Merino eta Zubeldia kanpotarrentzat. Txartel gorria etxeko Amallah-rentzat (bi hori) 45.minutuan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!