FC INTERNAZIONALE 0-0 REAL SOCIEDAD

Lehenak

Vídeo

Partida bikain kontrolatu ondoren, Realak UEFA Champions Leagueko multzoko lehen postuan amaitzeko behar zuen puntua lortu du. Gaur Giuseppe Meazzan lorturiko berdinketak lehen postua eman dio talde txuri-urdinari. Final-zortzirenetako zozketan serie-buru izango da Imanolen taldea. Hau harrotasuna.

Realak, ohi bezala, partidan agindu nahi izan du eta hala egin du. Baloiaren jabe izan da, alde batetik bestera mugituz; egoera honekin Inter ez da eroso sentitu. Bi taldeak kontrako areetara hurbildu dira, Reala Inter baino gehiago, baina bertan behera geratu dira erasoak. Lehen zati honetan ez baita gol aukerarik sortu. Etxekoak saiatu egin dira Thuramen korrikaldi luzeekin. Imanolen mutilek italiarrek baino sentsazio hobea erakutsi dute, baina Sommer kezkatzea lortu gabe. 

Bigarren zatiak bide beretik jarraitu du, Realak baloia bereganatu baitu Interren aurrean; talde italiarrak metro asko korrika egin ostean lortzen zuen baloia berreskuratzea, Remiroren atetik oso urrun. Eraso txuri-urdin batean, Zakharyanek ez du jaurtiketan asmatu eta baloia kornerrera joan da. Bertan, Kubok kornerra jaurtik eta Oyarzabal gola sartzeko zorian egon da, baina atzelariak saihestu egin du eta Sommerrek baloia eskuratu du. Azken txanpa ondo kontrolatu du Imanolen taldeak..

Realak final-zortzirenetara igarotezea lortu du multzoko lehen postuan. Arrakasta handia. Europako hamasei talde onenetako bat da Reala. Eta gehiago nahi du. We are Real.


Fitxa teknikoa:

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!