Zaila da ulertzen Europan Reala kanpoan utzi duen penaltia adieraztea. Ez da gizalegezkoa izan. Reala ausart eta harro batek ezin izan du aurrera egin Uniteden alde izan diren erabaki guztien ondoren. Poltsikotik ateratako penalti batek eta gogotsu ateratako gorri batek belauna lurrean ipintzea behartu du Reala.
Reala oso ondo sartu da partidara. Presio ona egiten eta nahiko erraz gora iristena. Horrela, Kuboren lehen saiakera baten ondoren, VARak deituta, epaileak De Ligtek Oyarzabali egindako penaltia adierazi du. Kapitainak ez du barkatu eta aurretik jarri ditu donostiarrak. Baina etxeko taldeak berehala berdindu du markagailua, izan ere, Zubeldiak Hojlundi egindako beste penalti batean, Brunok berdinketa ezarri du. Nolanahi ere, Reala sendo zegoen berdegunean. Etxekoen golegileak abagune argia izan du bere taldea aurretik jartzeko, baina bere errematea kanpora joan da zutoinaren ondotik. Lehenengo zatiaren luzapenean, Marinek, defentsak urrundu duen jaurtiketa batekin eta, ondoren, Onanak ondo gelditu duen Beckerren eskuinkada batekin, sentsazio onak utzi dizkiete Imanolen mutilei aldageletara joan aurretik.
Bigarren denboraren hasieran, Frantziako epaileak, duintasunik gabe, penaltia adierazi du. Lotsagarria Europan horrelako jokaldi batekin zigorrik handiena hartzea. Brunok gola sartu du berriro United aurretik jartzeko. Eta azkenik, etxekoen kontraeraso batean, epaileak Aramburu kanporatu du, txartel gorri eztabaidagarri batekin. Kontra pitatu zezakeen guztia pitatu du. Eta kontuz, Unitedeko aurrelariak berak, Dorguk, ez zela esan behar izan dion beste penalti bat adierazi du. Brunok bere partida borobildu eta hirugarrena sartu du azken minutuetan. Reala hautsita zegoela, Dalotek laugarrena egin du luzapenean.
 Realak amorru handiz esan dio agur Europa Ligari. Gaur ezinezkoa izan da.. Itzuliko gara. We are Real.
Fitxa teknikoa:
Manchester United: Onana, Mazraoui, De Ligt, Heaven, Casemiro (Collyer, min.79), Bruno (kap), Dalot, Dorgu, Zirkzee, Garnacho eta Hojlund.
Real Sociedad: Remiro, Aritz (Traoré, min.80), Zubeldia (Aramburu, min.55), Aguerd, Aihen, Zubimendi, Marín (Turrientes, min.55), Brais Méndez, Take (Óskarsson, min.76) Becker (Barrene, min.55) eta Oyarzabal (kap).
Golak: 0-1: Oyarzabal (pen), min.10. 1-1: Bruno (pen), min.16. 2-1 Bruno (pen), min.50. 3-1: Bruno, min.87. 4-1: Dalot, min.91.
Epailea: Bastien (Frantzia). Txartel horiak etxeko De Ligt eta Collyerrentzat eta Zubeldia, Marín, Zubimendi, Oyarzabal, Aritz, Barrene eta Aritz kanpotarrentzat. Txartel gorria Arambururi 64.minutuan.
 
     
                    
                 Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin