RAYO VALLECANO 2-2 REAL SOCIEDAD

Luzapenean ihes egin du

Reala puntu bakar batekin dator Vallecasetik eta garaipenak ihes egin dion sentsazioarekin. Txuri-urdinek etxekoen hasierako golari vuelta eman diote baina luzapenean binakoa jaso dute. 

Vallecaseko partidak beti dira aldakorrak eta ez da erraza horien kontrola eramatea. Reala ez da gaizki atera, eta aukerarik onena izan du Braisen jaurtiketa eder batean. Baloiak hesia kanpotik gainditu du eta langara joan da. Etxekoak hazten joan dira eta ordu erdia pasata aurrea hartzea lortu dute Muminen jaurtiketa indartsu bati esker. Realak ondo konpondu du kolpea eta, atsedenaldia baino lehen, Oyarzabalen gol eder batekin berdintzea lortu du. Kapitainak eskuinarekin errematatu du sarera Barrenek ezkerrez bidali dion erdiraketa.

Bigarren zatian ez zen gauza gehiegi pasatzen ari, baina Kuboren erdiraketa batean baloiak Espinoren eskuan jo du eta epaileak penaltia adierazi du. Oyarzabalek, ohi bezala, ez du barkatu. Imanolen taldeak ondo kontrolatu du lehia eta ez dio utzi Rayori aukera argirik izaten. Hala ere, partida irekia zegoen markagailuaren estutasunagatik. Sadiq, irten bezain pronto, gertu egon da goa egitetik zutoinetik gertu kanpora joan den jaurtiketa gurutzatu batean. Realak ez du partida erabaki eta Rayok, luzapenean, berdinketa egin du Beberen jaurtiketa batean. Partidako azken jokaldian Sadiqek, berriro, gola eskura izan du, baina burukada kanpora bidali du.

Reala zapore gaziarekin dator etxera, bi puntuk ihes egin duten sentsazioarekin. We are Real.

Fitxa teknikoa
Rayo Vallecano: Dimitrievski, Balliu, Mumin, Lejeune, Espino (Falcao, min.80), Pathé Ciss (De Frutos, 80.min), Unai López (Camello, 71.min), Isi (kap) Álvaro García, Trejo (Kike Pérez, 71.min.) eta De Tomás (Bebé, 85.min.)
Real Sociedad: Remiro, Traore, Zubeldia, Pacheco, Aihen, Zubimendi, Turrientes (Olasagasti, 80.min), Brais Mendez, Barrene (Cho, 58.min.), Take (Sadiq, 80.min) eta Oyarzabal (Zakharyan, 89.min)
Golak: 1-0: Mumin, 31.min. 1-1: Oyarzabal, 41.min 1-2: Oyarzabal (pen.), 66.min. 2-2: Bebé, 91.min.
Epailea: Mateo Busquets. Txartel horiak atera dizkie Lejeune, Álvaro García eta Turrientes eta Zubeldia jokalariei.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!