REAL SOCIEDAD 2-3 GRANADA CF

Merezi gabekoa!

Vídeo

Gauzak ezin dira okerrago atera. Nahiz eta merezi ez izan, nahiz eta partida maldan gora zegoen emaitzari buelta eman, Realak ez du merezi duen saria lortu. Gaur bi eta hiru galdu du Granadaren aurka. Imanolen taldea gai izan da atsedenaldian huts eta bikoa berdintzeko, baina irabazi ere egin daitekeela zirudienean, andaluziarrek merezi ez zuten neurketa eraman dute.

Reala ondo sartu da partidara, baina beste behin, aurkaria izan da aurrea hartu duena. Portuk tiro pare batekin abisatu du, Puertasek buruz sartutako golaren aurretik. Zortea ere ez dute alde izan txuri-urdinek une garrantzitsuenetan. Barreneren erdiraketa batek zutoinean jo du, eta harrobiko jokalariaren beste erremateak, atezainak baloia ukitu ondoren, zutoinak desbideratu du baita ere. Atsedenaldiaren atarian, beste jokaldi eztabaidagarri bat. Soldadok, posizio aurreratutan, Llorente lurrera botatzera behartu du baloia aurrelariaren oinetan geratzeko. Ez da VAR-a sartzen eta huts eta bi. Zein bidegabea.

Bigarren zatia hasi eta berehala, Realak aldea murriztu du Merinoren gol batekin. Golak donostiarrak astindu ditu eta partida erabat menderatu dute. Willlian Josek berdinketa izan du bere eskuetan, baina Rui Silvaren aurkako errematea desbideratuta joan da. Realak saiatzen jarraitu du eta berdinketa lortu du Oyarzabalen gol bikain batekin. Puntuak, ikusitakoa ikusita, ona ere ematen zuen, baina erdiraketa arriskutsu batean, Granadak hirugarrena egin du garaipena lortzeko.

Realak aukera paregabea baliatu du Europa Liga eskuarekin jotzeko. Orain helburua zaildu egin da, asko. Saria lortzeko geratzen zaizkigun talde sendoren bati irabazi beharko diogu. Ez dago besterik. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Moya, Aritz (Gorosabel, min.69), Llorente, Le Normand, Aihen, Zubimendi, Merino, Oyarzabal (kap), Barrenetxea, Portu (Djouahra, min.63) eta Willian Jose (Lopez, min.79).

Granada CF: Rui Silva, Victor Diaz (kap), Vallejo (German, min.68), Domingos Duarte, Carlos Neva, Yan Eteki (Azeez, min.63), Yangel Herrera (Martinez, min.92), Foulquier, Carlos Fernandez, Antonio Puertas (Gil Días, min.92) eta Soldado (Machis, min.63).

Golak: 0-1: Antonio Puertas, min.21. 0-2: Soldado, min.43. 1-2: Merino, min.47. 2-2: Oyarzabal, min.83. 2-3: Domingos Duarte, min.88.

Epailea: Martinez Munuera. Txartel horia erakutsi die etxeko Aihen eta Aritzi eta kanpoko Carlos Fernandez, Soldado eta Antonio Puertasi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!