V-VAREN NAGASAKI 1-0 REAL SOCIEDAD

Minutu gehiago hanketan

Vídeo

Realak V-Varen Nagasakiren aurkako partidarekin ekin dio Japoniako lurretan zehar egiten ari den birari. Norgehiagoka, talde gipuzkoarrak Japonian jokatu beharko dituen bietatik lehena, azken txanpan etxekoek lortu duten gol batekin erabaki da.

Nagasaki hirian jokatu den neurketak jokalari txuri urdinen hanketan minutuak gehitzeko balio izan du. Erritmoa hartzea da orain helburu, hilabete barru hasiko den ligari begira. Udako partidetan ohikoa den bezala, hankak gehiegi pisatzen dute eta futbola oraindik ez da nahi bezain arin eta fina. Are gehiago bidaia luze batekin. Denbora kontua. Jendez gainezka zegoen zelai batean, norgehiagokak ez du ia aukerarik eskaini talde bakar batentzat ere. Japoniarrek, euren prestaketan aurreratuago, txispa gehiago izan dute azken minutuetan. Hala ere, Karrikak, atezainak salbatu duen erremate batean, berdinketa lortzeko zorioan izan da luzapenean. Test ona izan da Sergio Franciscoren taldearentzat.

Ostiralean birako bigarren eta azken lagunartekoa jokatuko dute txuri-urdinek Yokohama FC taldeari bisita eginez. Norgehiagoka eguerdiko hamabietan izango da (Gipuzkoako ordua) eta zuzenean ikusi ahal izango da Real Sociedad TVn.

Fitxa teknikoa:
V-Varen Nagasaki: Tomizawa (Ioka, 73'), Iio, Okano (Teruyama, 62'), Takahata (Kasayanagi, 62'), Tadokoro (Nanamure, 92'), Egawa (Sekiguchi, 46'), Guilherme (Emerson, 73'), Matheus Jesus, Kato (Matsumoto, 62'), Yamada (Nakamura, 73') eta Delgado (Edigar, 62').
Real Sociedad: Marrero (Fraga, 46'), Traoré (Odriozola, 46'), Martín (Aritz, 46'), Zubeldia (Pacheco, 46'), Aihen (Javi López, 46'), Gorrotxa (Turrientes, 46'), Marín (González de Zárate, 46'), Sergio Gómez (Goti, 46'), Brais Méndez (Barrene, 46'), Becker (Take, 46') (Mariezkurrena, 72') eta Carlos Fernández (Karrikaburu, 46').
Gola: 1-0: Kasayanagi, 79'.
Epailea: Koichiro Fukushima.
Asistentzia: 19.758 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!