STADE RENNAIS 2-0 REAL SOCIEDAD

Minutuak gehitzen

Vídeo

Realak aurrera egiten jarraitzen du bere aurredenboraldiarekin LaLiga hasten den unerako prest jartzeko helburuarekin. Gaur, aurkari on baten aurka, bi eta huts galdu du etxetik kanpo Renneseko Roazhon Parken jokatutako intentsitate handiko partidan.

Norgehiagokaren hasiera oso parekatua izan da, baina lehen zatiko erdialdean, Aritzek burukada on batekin goletik gertu egon eta gero, etxeko taldea aurreratu egin da Gronbaeken golari esker. Reala azpitik jarri da baloia eta jokoaren kontrola gehiago eduki arren. Olasagasti berdinketa lortzetik gertu egon da, baina Mandandak erantzun ona eman dio bere jaurtiketari. Bigarren zatiaren hasieran ere joera bera izan da, baina etxekoak oso eraginkor aritu dira eta Gouirik bigarrena egin du etxekoei garaipena emanez.
Beste proba on bat izan da minutuak eta lan-karga hanketan pilatzeko. Benetako hitzorduak bi aste barru hasiko dira. We are Real.

Fitxa teknikoa:

Stade Rennais: Mandanda, Assignon (Nagida, min.74), Wooh, Ostigard (Omari, min.61), Seidu, Matusiwa (Santamaría, min.32), Bourigeaud (Cissé, min.74), Kamara, Gronbaek (Salah, min.74), Gouiri eta Blas.

Real Sociedad: Marrero (Fraga, min.84), Odriozola (Traoré, min.68), Zubeldia, Aritz, Javi López (Goti, min.84), González de Zárate (Martín, min.84), Olasagasti (Aramburu, min.84), Brais Méndez (Magunazelaia, min.84), Barrene (Marín, min.68), Take (Sadiq, min.68) eta Becker (Carlos Fernández, min.84).

Golak: 1-0: Gronbaek, min.22. 2-0: Gouiri, min.67.

Epailea: Maxime Jamet. Txartel horiak etxeko Seidurentzat eta Olasagasti kanpotarrarentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!