SEVILLA FC 1-2 REAL SOCIEDAD

Modu onenean

Vídeo

Realak hiru puntu zoragarri lortu ditu gaur gauean Sanchez Pizjuanen. Donostiarrak aurretik zihoazen partidan, etxeko bi jokalarik ikusitako txartel gorriek partidaren bilakaera baldintzatu dute. Sorlothen eta Brais Mendezen golek aho zapore handiarekin agurtu dute LaLigako lehen zatia.

Etxekoen hasierako minutu on batzuen ostean, Reala baloiarekin hazten joan da, eta Merinoren jaurtiketa batean abisua eman du. Lehen zatiko erdialdea baino lehen, Merinoren pase neurtu baten ostean, Sorlothek baloia loratu du atezainaren irteeraren aurrean, huts eta batekoa jartzeko. Handik gutxira, Iscoren aurean, Remirok denboraldiko geldiketa egin du. Aurrelariaren errematea zutoinaren ondora zihoan, baina atezaina bikain aritu da. Jauzi ederra egin du behatzekin baloa urkitu eta kornerrera bidaltzeko. Sei minututan bederatzi jokalarirekin geratu da Sevilla. Rakiticen eta Nianzouren bi sarrera gogorrek txuri-urdinen bidea erraztu dute. Handik gutxira Brais Mendezek gola egin du abantaila bikoizteko. Atsedenaldira iritsi aurretik, alboko erdiraketa batean, Rafa Mirrek aldea murriztu du, buruz gol ikusgarria sartuta.

Bigarren zatiaren hasieran, Realak baloia bere esku izan du eta pixkanaka etxeko taldea nekatzen joan da. Ukituz eta ukituz, arrisku-egoerak iristen joan dira. Silvak hirugarrena egiteko aukera izan du, baina Bonok oinarekin salbatu du bere jaurtiketa gurutzatua. Imanolen mutilek lo egin dute partida eta ia ez diete aukerarik sortzen utzi etxekoei. Realak Marinen buruz burukoa erabakita uzteko aukera izan du, baina ez duenez lortu, markagailua irekita egon da azken txistua jo arte.
Garaipen bikaina LaLiga ixteko kurtsoaren lehen zati honetan, sailkapenaren pribilegiozko lekuetan. Orain, Koparen estreinaldia eta, ondoren, pilak kargatzera. Aupa, Real!

Fitxa teknikoa:

Sevilla FC: Bono, Navas (kap), Nianzou, Rekik (Jordán, min.46), Telles, Gudelj, Rakitic, Óliver (Delaney, min.64), Isco (Kike Salas, min.46), Lamela (Januzaj, min.89) eta Rafa Mir (En-Nesyri, min.64).

Real Sociedad: Remiro, Sola (Navarro, min.73), Le Normand, Pacheco, Rico, Zubimendi (Guevara, min.46), Merino (kap)(Zubeldia, min.46), Silva (Marín, min.61), Brais Méndez, Carlos Fernández (Take, min.10) eta Sorloth.

Golak: 0-1: Sorloth, min.20. 0-2: Brais Mendez, min.37. 1-2: Rafa Mir, min.44.

Epailea: Del Cerro Grande. Txartel horiak etxeko Navasentzat eta Merino eta Pacheco kanpotarrentzat. Txartel gorria etxeko Rakitic (28. minutua) eta Nianzourentzat (34.minutua).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!