ATHLETIC CLUB 0-1 REAL SOCIEDAD

Modurik onenean

Vídeo

Ez dago urtea amaitzeko modu hobeagoa San Mamesen irabaztea baino. Realak huts eta bat irabazi du Athletic Cluben aurka, Porturen golarekin. Hiru puntu bikain taulako goiko postuetan urtea ixteko.

Publikorik gabeko derbia ez da hain derbia. Katedrala hutsa izan da amaitu nahi dugun urte honen adibidea, hain zaila izango ez den beste bati bide emateko. Partida, oraingoan, berdegunean bakarrik jokatu da eta hor Reala aurkaria baino sendoago agertu da. Partida hasi eta berehala aurreratu da Portuk amaitutako jokaldi batekin. Merinok Oyarzabali egin dio pasea eta honek, azken pase zehatz batekin, Portu ahalbidetu du, errematea ortodoxoa izan ez arren, Imanolen taldea abantailan jartzeko. Reala hobea izan da lehen minutuetan eta, gero, pixkanaka, Athletic hobetzen joan da da bi taldeen futbola berdintzeko. Remirok ez du parte hartu behar izan, nahiz eta etxekoak euren inguruetara hurbildu diren.

Bigarren zatia txuri-urdinen nagusitasunarekin hasi da eta bi aukera argi eta garbi izan ditu abantaila handitzeko. Lehenengo, Isaken falta jaurtiketa batek langan jo du eta, ondoren, Oyarzabalen falta batek, Simonek aldaratu eta Zubeldiak asamtu ez duena. Azken zatian donostiarrek ondo gidatu dute partida eta, kontraeraso egokiren bat aprobetxatu ez duten arren, garaipen oso baliotsua lortu dute.
Historiako derbirik bitxiena Realak irabazi du. Harmailetan afiziorik ez duen azkena izan dadila. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Athletic Club: Unai Simón, Capa, Núñez, Iñigo, Yuri, Vencedor (Unai López, min.56) (Raúl García, min.73), Vesga, Muniain (cap), Williams (Sancet, min.56), Berenguer (Morcillo, min.56) eta Villalibre (Kodro, min.85).

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Sagnan, min.68), Le Normand, Zubeldia, Monreal, Guevara (Zubimendi, min.46), Guridi, Merino, Oyarzabal (cap)(Merquelanz, min.68), Portu (Barrenetxea, min.74) eta Isak (Willian José, min.85).

Gola: 0-1: Portu, min.5

Epailea: Sánchez Martínez. Txartel horiak etxeko Vencedor, Yuri, Núñez, Iñigo eta Caparentzat eta kanpoko Guevara, Barrenetxea, Merino eta Zubeldiarentzat.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!