Reala garaipenaren bidera itzuli da partida txukun eta erangikorra eginez. Solerrek lehen zatian sartu duen golak hiru puntuak eman dizkio taldeari Mallorkan. Modurik onena asteazkeneko finalerdietara iristeko.
Partidak ez du dominatzaile argirik izan lehen minutuetan. Bi taldeak, bere erara, areara iristen saiatu dira baina arrakasta gutxirekin. Caleta Carrek, buruz, aukera polita izan du, baina errematea, Mojican jo ostean, kanpora joan da gutxigatik.. Ordu erdia pasata, eraso azkar eta corte pixka baten ondoren, baloia Solerren oinetara iritsi da eta honek, eskuin bolea batekin, lehenbizikoa egin du txuri-urdinak aurretik ipiniz.
Bigarren zatian Matarazzoren mutilek oso ondo kontrolatu dute partida. Erosoago iritsi dira gora, baina ez dute asmatu, eta horri esker Mallorcak bizirik jarraitu du eta Muriqi baloiak bidaliz berdinketaren bila jo du. Hala eta guztiz ere, txuri-urdinak atzean sendo izan dira, eta azken txanpan ez dute estutasunik izan.
Garaipen ederra sailkapenean gora egiteko eta asteazkeneko finalerdietarako moralez gainezka iristeko.
Fitxa teknikoa:
RCD Mallorca: Leo Román, Maffeo (Mateu, min.79), Valjent, Raillo (kap), Mojica, Mascarell (Morlanes, min.79), Samu Costa (Abdón, min.84), Darder, Joseph (Luvumbo, min.69), Virgili (Llabrés, min.84) eta Muriqi.
Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Zubeldia, Ćaleta-Car, Sergio Gómez, Gorrotxa (Herrera, min.84), Turrientes, Soler (Barrene, min.63), Zakharyan (Sučić, min.63), Guedes eta Oyarzabal (kap)(Marín, min.84).
Gola: 0-1: Soler, min.36.
Epailea: Miguel Sesma. Txartel horiak Aramburu eta Gorrotxa kanpotarrentzat.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin