Realak porrot gogorra jaso du gaur gauean Gironaren aurka. Txuri-urdinek, lehen zati ona jokatu arren, bigarrenean gironarrek partidari buelta ematen ziotela ikusi dute.
Sergio Franciscoren taldea oso ondo sartu da neurketan eta hasieratik izan da nagusi. Aukerak iristen joan dira eta Takek, eskuinez egindako erremate behartu batean, gora bidali du baloia. Ondoren, Sergio Gomezek, ezkerreko barneraldi batean, errematatzailerik aurkitu ez duen pasea jarri du. Kanpoko taldea estutzen saiatu da, baina ez du arrisku askorik sortu. Ordu erdia pasata, Zubeldiaren pase luze baten ondoren, Guedesek Gazzaniga gainditu du buruz burukoan bere aurrean bakarrik geratu ostean.
Bigarren zatiaren hasieran Gironako taldeak minutu on batzuk izan ditu eta donostiarrak atzera bultzatu ditu. Bigarren zati honetan kosta egin zaio Realari arriskua sortzea eta amaierarako hamabost minuturen faltan kanpoko taldeak lehia berdintzea lortu du Tsygankoven gol batekin. Realak ez du erreakziorik izan eta, gainera, partida galdu du Tsygankoven beste gol batekin.
Partida honek oso jota uzten du talde donostiarra. Bigarren zati oso txar batek egoera zailean jarraitzera zigortzen ditu txuri-urdinak.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Zubeldia (kap), Martín, Sergio Gómez, Gorrotxa, Soler (Marín, min.63), Brais Méndez (Turrientes, min.77), Take, Barrene (Karrikaburu, min.46) eta Guedes (Zakharyan, min.63).
Girona FC: Gazzaniga, Arnau (kap), Vitor Reis, Blind, Álex Moreno, Witsel, Ounahi, Iván Martín (Lemar, min.64), Tsygankov (John Solís, min.88), Brian (Asprilla, min.77) eta Vanat (Roca, min.46).
Golak: 1-0: Guedes, min.35. 1-1: Tsygankov, min.76. 1-2: Tsygankov, min.84.
Epailea: Miguel Ángel Ortiz. Txartel horia erakutsi die etxeko Arambururi eta kanpoko Bryani.
Ikusle kopurua: 26.122 pertsona.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin