UD ALMERIA 0-2 REAL SOCIEDAD

Pauso sendoarekin

Vídeo

Realak ez du erritmoa moteltzen. Gaur huts et bi gailendu zaio Almeriari partida serio eta sendo batean, non txuri-urdinak nagusi izan diren hasieratik amaieraraino. Silvaren eta Sorlothen golek sailkapeneko hirugarren postuan sendotzen dute Imanolen taldea.

Realak hasieratik izan du partidaren kontrol osoa. Ez du aukera handirik izan, baina neurketan jaun eta jabe izan da. Kubok eta Sorlothek, bakoitzak albo batetik, gola sartzeko bi aukera polit izan dituzte, baina euren jaurtiketa gurutzatuak kanpora joan dira gutxigatik. Lehen zatiko onena, zalantzarik gabe, Illarrak izan du. Merinok erdiraketa polita ipini du eta Mutrikukoak, buruz, gora bidali du. Oso argia izan da.
Bigarren zatia bikain hasi da. Kubo eta Silvaren arteko konbinazio ona kanariarraren golarekin amaitu da, Fernando area barrutik eskuinkada batekin gainditu ondoren. Bost minutu geroago, Sorlothek, ezkerkada batez, huts eta bikoa jarri du garaipenerako bidea errazteko. Azken txanpan Oyarzabal eta Navarrok ez dute asmatu Fernandoren aurrean bi aukera argietan eta, hori dela eta, partida huts eta bi amaitu da. Realak goi-goian jarraitzen du. Bikain!

Fitxa teknikoa:

UD Almería: Fernando, Mendes (Pozo, min.75), Rodrigo Ely, Babic, Akieme, Robertone (Lazaro, min.66), De la Hoz (kap), Melero, Ramazani (Sousa, min.66), Luis Suárez (Embarba, min.55) eta Touré (portillo, min.66).

Real Sociedad: Remiro, Aritz, Zubeldia, Le Normand, Rico, Zubimendi, Illarra (kap)(Guevara, min.81), Merino (Marín, min.72), Silva (Navarro, min.81), Take (Oyarzabal, min.72) eta Sorloth (Martín, min.86).

Golak: 0-1: Silva, min.47. 0-2: Sorloth, min.53.

Epailea: Alberola Rojas. Txartel horia etxeko Babicenetzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!