REAL SOCIEDAD 0-1 VILLARREAL CF

Porrota Anoetan

Vídeo

Realak huts eta bat galdu du Villarrealen aurka gaur gauean Anoetan jokatu den partidan. Neurketa parekatua izan da baina azkenean kanpokoek garaipena lortu dute. Denboraldia lausotu egin da azken partida hauetan. Lastima.

Taldeak guztia eman du amaieraraino. Nahitaezkoa da hori txuri-urdinen artean. Saririk gabe, baina dena eman dute. Lehenengo zatian aukera gutxi ikusi ditugu, Willian Joseren jaurtiketa sendo bat, ate gainetik joan dena, eta castelloarren eraso arriskutsu bat Rullik gelditu duena.  

Bigarren zatian partida gehiago ireki da eta abagune gehiago ikusi ditugu. Oyarzabal eta Samu gertu egon dira gol egiteko baina atezainak bikain egon dira. Azkeneko minutuetan, Villarrealek gola egin du hiru puntuak lortzeko Anoetatik eta donostiarrei sailkapeneko erdikaldean uzteko, goikaldeko postuetatik urruti. Aupa Real.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Gero Rulli, Zaldua, Aritz, Raul Navas, Muñoz (Theo, min.74), R. Pardo (Barrenetxea, min.72), Merino, Sangalli, Oyarzabal (kap), Juanmi eta Willian J.

Villarreal CF: Andres Fdez., Mario Gaspar (kap), Alvaro, Funes Mori, Quintilla, Iborra, S. Cazorla, Samu (Caseres, min.82), P. Fornals, Bacca (Gerard, min.46) eta Toko Ekambi (Pedraza, min.72).

Gola: Gerard, min.85.

Epailea: Munuera Montero. Txartel horia erakutsi die etxeko Raul Navas eta Oyarzabali eta kanpoko Funes Mori, Toko Ekambi eta Iborrari.

Asistentzia: 20.060 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!