Realak galdu egin du gaur gauean Pizjuanen bat eta huts. Bigarren zatiaren hasieran Alexisen gol batek esku hutsik utzi ditu donostiarrak.
Taldea oso sartu da partidara, baina arriskua sortzea kosta egin zaio. Etxekoak, beharrean, gehiago bultzatu dute, nahiz eta aukera garbirik ez izan. Bakarrak, kanpotik eginiko jaurtiketak.
Bigarren zati hasieran Realak aukera polita izan du, baina Óskarsson erdiraketara ez da gutxigatik Oyarzabal iritsi. Baina etxekoak, bere lehen abagune garbian, gola egin dute Alexisi esker eta partida bere alde ipini dute. Donostiarrak trakets egon dira erasoan eta ez dira gai izan arriskua sortu eta markagailua orekatzeko.
Porrot honekin bosgarren postura iristeko aukerak ia desagertu egin dira. Orain, geratzen diren lau neurketetan, ahalik eta hobekien amaitzera.
Fitxa teknikoa:
Sevilla FC: Vlachodimos, Carmona, Castrín, Salas, Suazo, Gudelj (kap)(Mendy, min.82), Agoumé, Ejuke, Vargas, Isaac (Alexis, min.46) eta Maupay.
Real Sociedad: Remiro, Aramburu (Sučić, min.82), Martín, Ćaleta-Car, Sergio Gómez, Gorrotxa (Óskarsson, min.46), Turrientes (Herrera, min.71), Soler, Marín (Take, min.58), Barrene (Wesley, min.83) eta Oyarzabal (kap).
Gola: 1-0: Alexis, min.50.
Epailea: Juan Martínez. Txartel horiak etxeko Carmonarentzat eta Aramburu kanpotarrarentzat.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin