ATHLETIC CLUB 2-1 REAL SOCIEDAD

Porrota San Mamesen

Vídeo

Bilbon kostatzen ari zaio gauza kondo egitea azken denboraldietan. Realak bi eta bat galdu du gaur hobea izan den talde baten aurka. Lehen zatian sarturiko bi golak baliatu ditu Athleticek partida etxean uzteko. Imanolen mutilek azken unean erreakzionatu dute baina berdintzeko astirik gabe. 

Reala oker aritu da lehen zatian. Ez da baloia izateko gai izan eta etxekoek min handia egin dute bere presioarekin. Aukerarik sortu gabe, baina Valverderenak hobe izaten ari ziren erasoko aukerarik gabe egon den talde baten aurrean. Ordu erdia igarota, zurigorriek lehena egin dute. Berenguerrek barrura buktzatu du Yuriren erdiraketa. Atsedenaldiaren aurretik bigarrena iritsi da. Berenguer, berriro, gola egin du abantaila bikoizteko. Azken txistuaren aurretik Zubeldia ez da goletik urrun egon, baina bere jaurtiketa, atzelari batean jo ondoren, eskuadratik gertu joan da.

Bigarren zatian txuri-urdinek jokoa gehiago harilkatzea eta sentsazio hobeak izatea lortu dute, baina ez da nahikoa izan jokoan nagusitzeko. Hala ere, minutu pare baten faltan Oyarzabalek gola egin du Realari bizia emateko, baina ez da nahikoa izan.
Gipuzkoarrak gutxiago izan dira eta esku-hutsik atera dira San Mamesetik. Ez dira taldearen momenturik onenak, baina laguntza ematea eta jarraitzea tokatzen da. Kopa bertan dago. We are Real.

Fitxa teknikoa:

Athletic Club: Unai Simón, Lekue (kap), Vivian, Paredes, Yuri, Ruiz de Galarreta (Ander Herrera, min.70), Vesga, Sancet (Unai Gómez, min.70), Nico Williams (Ares, min.85), Berenguer (Muniain, min.85) eta Guruzeta (Villalibre, min.74).

Real Sociedad: Marrero, Odriozola (Aritz, min.19), Zubeldia, Le Normand, Tierney (Aihen, min.80), Zubimendi, Merino, Brais Méndez (Olasagasti, min.80), Zakharyan (Dadie, min.63), Barrene (Magunazelaia, min.63) eta Oyarzabal (kap).

Golak: 1-0: Berenguer, min.30. 2-0: Berenguer, min.42. 2-1: Oyarzabal, min.88. 

Epailea: Munuera Montero. Txartel horia etxeko Unai Gomezentzat eta Barrene, Merino, Le Normand eta Aritz kanpotarrentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!