AS MONACO 2-1 REAL SOCIEDAD

PSVri irabazi beharko zaio

Vídeo

Hamazazpi partida galdu gabe egon ondoren, Monacok UEFA Europa Leagueko hurrengo fasera pasatzeko estu jarri ditu gaur txuri-urdinak. Printzerriko Luis II.ean bi eta bat galdu izanak azken jardunaldian PSV mendean hartzeko betebeharrarekin utzi ditu donostiarrak, txapelketan aurrera egin nahi badute.

Norgehiagoka berdintasunez hasi da, baina txuri-urdinak ez dira beste batzuetan bezain fin ibili baloiaren irteeran, eta horrek aukera arriskutsuren bat eragin die monegaskoei, zonalde arriskutsuetan galeraren bat izan ondoren. Goian, Januzaj aktibo batek pare bat aldiz probatu du bere esker hankarekin, baina gutxigatik ez dute ondo amaitu jaurtiketa horiek. Sortze lanetan ohikoak ez diren akats horietako batean, etxekoek aurrea hartu dute Vollanden golari esker. Gipuzkoarren erreakzioa azkar iritsi da, izan ere, zazpi minutu geroago, konbinazio on batean, Isakek berdinketa sinatu baitu, Nubelen aurrean baloia altxatuta, Januzajen asistentzia ezin hobea aprobetxatuz. Ia ezin izan dute tantoa dastatu gipuzkoarrek, ia hurrengo jokaldian Fofanak aurretik jarri baititu Kovacenak geldikako jokaldi batean.

Reala kementsu itzuli da bigarren zatian, nahiz eta ez den erraza izan printzerrikoak atzean sartzea. Imanolen taldeak kontrol handiagoa izan du, etxekoak kontraeraso azkarrekin mehatxatzen zuten bitartean. Isaken eta Merinoren jokaldi baten ondoren, suediarrak jaurtiketa gurutzatua egin du eta baloia, defentsa batean ukitu ondoren, kanpora joan da oso gutxigatik. Azken ordu erdian Realak puncha galdu du eta luzapenera arte ez da gai izan lehia berdintzeko aukerak sortzeko. Minutu horietan Oyarzabalek izan du berdinketa oinetan baina ez du jaurtiketan asmatu.

Porrot honekin Realak bi aste barru irabazi beharko dio PSV Eindhoveni Reale Arenan UEFA Europa Leaguean aurrera egin ahal izateko. Aupa, Real!

Ficha teknikoa:

AS Mónaco: Nubel, Sidibé, Maripán, Badiashile (Disasi, min.68), Caio Henrique, Fofaná, Jean Lucas, Golovin (Matazo, min.91), Diop (Gelson, min.76), Ben Yedder (cap)(Boadu, min.76) eta Volland (Matsima, min.91).

Real Sociedad: Ryan, Zaldua (Gorosabel, min.46), Aritz (cap), Le Normand, Aihen, Zubimendi, Merino (Turrientes, min.66), Silva (Barrenetxea, min.46), Januzaj (Portu, min.75), Oyarzabal (kap) eta Isak (Sorloth, min.74).

Golak: 1-0: Volland, min.28. 1-1: Isak, min.35. 2-1: Fofaná, min.37

Epailea: Kruzliak (Eslovakia). Txartel horiak etxeko Maripán eta Golovinentzat eta kanpoko Zaldua, Januzaj eta Zubimendirentzat. Txartel gorri zuzena etxeko Fofanarentzat 89. minutuan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!