REAL SOCIEDAD 0-0 FC SALZBURG

Puntu eta jarrai

Vídeo

Realak hutsean berdindu du FC Salzburgen aurka hasieratik amaierara arte nagusi izan den partidan, baina ez du golaren saria aurkitu garaipena lortzeko. Lehen postua bi aste barru jokatuko da Milanen, eta berdinketak lehen postuari eusteko balioko luke. 

Txuri-urdinak nagusi atera dira eta aukerak sortu dituzte hasieratik. Lehenengoa Zubimendik izan du, goitik joan den egindako erremate batekin. Oyarzabalek, ezkerkada estu batekin, Schlager jarri du proban. Austriarren aukerarik onena, eta bakarra, kontraeraso batean iritsi. Nenek, buruz burukoan, baloia zutoinera bidali du. Turrientesek bi aukera on izan ditu lehen zatiko azken txanpan: lehenengoa, Bidstrupek azken momentuan desbideratu duen area barruko erremate batekin; bigarrena, eskuinkada baten bidez. Atsedenaldian golik ez. 

Partidaren gidoia ez da aldatu bigarren zatian eta Realak nagusitasuna izan du. Aukerarik gabeko lehen minutuen ostean, Braisek oso gertu izan du gola, baina Schalgerrek saihestu egin du. Zhakaryan ere saiatu da Choren erdiraketa bat errematatzen, baina atezainak, beste behin, gola saihestu du. Sadiqek, amaieran, bere aukera izan du Schalgerrek kornerrera bidali duen errematearekin. Bigarren zatiko onena azken minutuetan iritsi da Barreneren erdiraketa batekin, eta Zubimendik, ezkerrez, gehiegi desbideratu du. Azkena, luzapenean, Takek izan du, Schlagerrek eskuadratik atera duen falta zuzen batekin. Giuseppe Meazzan lehen postua izango dugu jokoan. Aupa Real! 

 

Fitxa teknikoa:  

Real Sociedad: A. Remiro, Odriozola (H. Traore, min. 74), Aritz (Pacheco, min. 46), Zubeldia, Aihen, Zubimendi, Turrientes, Brais Méndez (Barrene, min. 65), Cho (Take, min. 74), Zakharyan eta Oyarzabal (kap.) (Sadiq, min. 80).  

FC Salzburg: A. Schlager, Dedić, Piątkowski, Pavlović (Morgalla, min. 46), Ulmer (kap.) (Baidoo, min. 84), Bidstrup, Capaldo, Sučić, Nene (Konaté, min. 62), Gloukh (Forson, min. 78) y Ratkov (Šimić, min. 62).  

Epailea: Mykola Balakin (Ukraina). Txartel horiak atera dizkie Aritzi eta Dedići, bisitariari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!