REAL MADRID 0-0 REAL SOCIEDAD

Puntu handia

Realak, esfortzu erraldoia eginez, puntu bikaina lortu du gaur gauean Santiago Bernabeu. Talde lan bikaina eginez, txuri-urdinak serio ibili dira meritu handiko berdinketa erdiesteko.

Reala oso itxura onarekin sartu da partidara. Konbinazio kolektibo bat Aihenen zentro eder batekin amaitu da, baina Sorloth ez da oso gutxigatik iritsi. Viniciusek zutoina urratuz joan den jokaldi pertsonal batekin erantzun du. Minutu batzuk geroago Illarrak izan duenaren antzeko egoera. Lehen zatiko azken txanpan etxekoek gola sartzeko beste aukeraren bat izan dute, baina Remirok, ziur gau osoan, ez die zuriei markagailua irekitzen utzi.

Bigarren zatiaren hasieran Realari gehiago kostatu zaio baloia edukitzea, baina saiatu da gora egiten, Kubok Courtois ibere onena emanarazi duen batean bezala, argi utzi du ez zela hutsekoari eustera mugatuko. Real Madridek, oso indartsu, partidaren kontrola eraman du, baina gipuzkoarrek, ahal den neurrian, nahiko ondo kontrolatuta izan dituzte txuriak. Reala argiago iristen hasi da gora erasora jotzen zuen bakoitzean, eta Takek eta Navarrok gola sartzeko aukera politak izan dituzte, baina Belgikako atezaina ia menderaezina da. Bisitarien atean Remiro gero eta handiago bihurtu da, Viniciusi buruz buruko galanta ateraz.

Puntu handia Bernabeun. Taldeak duen izaera erakutsiz eta, berriro ere, bere jendea harro sentiaraziz. Aurrera, Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Madrid: Courtois, Nacho, Militao, Rudiger, Camavinga, Kroos, Ceballos (Asensio, min.77), Valverde (Modric, min.77), Rodrygo, Vinicius eta Benzema (kap).

Real Sociedad: Remiro, Aritz (Olasagasti, min.66), Zubeldia, Le Normand, Aihen (Rico, min.46), Illarra (kap), Zubimendi, Brais Méndez (Marín, min.55), Take, Oyarzabal (Navarro, min.55) eta Sorloth (Carlos Fdez., min.84).

Epailea: Melero López. Txartel horiak etxeko Nachorentzat eta kanpoko Zubimendi, Aritz, Take eta Remirorentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!