Realak puntu ona eskuratu du Montilivin. Gipuzkoarrek, gutxitik gehiagora, norgehiagoka ona burutu dute euren denboraldi zoragarriaren zergatia erakutsi duen aurkariaren aurka.
 Lehen zati oso parekatua ikusi dugu, nahiz eta etxekoak itxura onarekin hasi diren. Aurrea hartu dute, baina VARek gola bertan behera utzi du gola sartu baino dexente aurretik izandako jokoz kanpo batengatik. Handik gutxira, Andre Silvaren jokaldi on baten ostean, Oyarzabalek baloia sare barrura bidali du, baina hau ere jokoz kanpo zegoen. Lehen zati entretenigarria izan da, azken kontraeraso txuri-urdin batekin, Becker Gazzanigaren aurka bakarrik uzteko zorian egon dena.
 Reala askoz hobeto aritu da bigarren zatian. Girona txiki bihurtu du bere ohiko jabetzako eta presio azkarreko futbolarekin. Imanolen mutilek denbora honetan gehiago merezi izan dute, baina ezin izan dute gol aukera argirik sortu. Ia azkeneko unean, eta oso bidegabea izango zen, etxekoek oso aukera ona izan dute norgehiagoka irabazteko.
 Partida honek aho zapore ona uzten du asteartean Mallorcan jokatuko den kopari begira. We are Real.
Fitxa teknikoa:
Girona FC: Gazzaniga, Couto, Eric García, Blind, Miguel Gutiérrez, Aleix García (kap)(Solís, min.80), Yangel Herrera, Iván Martín (Pablo Torre, min.70), Tsygankov (Valery, min.80), Savio eta Portu (Stuani, min.70).
Real Sociedad: Remiro, Odriozola (Aramburu, min.4), Zubeldia, Pacheco, Javi Galán, Zubimendi, Turrientes (Merino, min.52), Brais Méndez (Olasagasti, min.87), Becker (Barrene, min.52), Oyarzabal (kap) eta André Silva (Sadiq, min.87).
Epailea: Gil Manzano. Txartel horiak etxeko Yangel Herrerari eta Turrientes, Brais Méndez eta Zubeldia kanpotarrentzat.
    
                    
                
Disfruta de tu nuevo carnet digital	
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin